Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emigrante 1 izond/iz emigratzailea.

Konturatzen zen, frantsesa hitz egiteko moduagatik ere, ez ginela benetako nekazari emigranteak, baina ez zuen galderarik egiten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 413. orr.

Azken berrehun urteotako euskaldun emigrante eta erbesteratuekin zazpi nazio egin daitezke.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 415. orr.

Emigrante haiek ez zioten baliorik sumatzen beren hizkuntzari edo kulturari, eta ozeanoa zeharkatu orduko zaku zahar bat bezala uzten zuten bazterrean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 49. orr.

Australiara joan eta han gobernuak eragindako atsekabeak jota hil zen beste emigrante baten emaztea izan zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 107. orr.

Emigrantea betiko pertsona bera delakoan itzultzen da jaioterrira.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 84. orr.

Emigranteak emigranteekin biltzen dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 85. orr.

Herri txiroetako emigranteak, ordea, ez dira ezertaz beldurtzen, ez baitute beste salbabiderik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

Senargaia gainera emigrantea zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 128. orr.

Beren zirkua eraiki zuten berriro, eta Portugaldik isilka alde egindako emigranteak Frantziara pasatzeko eginkizuna hartu zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 276. orr.

Bizitzari buruz inorekin hitz egiteko aukerarik gabe utzi bagintuzte bezalakoa duk emigranteon zorigaitza!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hura ez zen ordea emigrante amateur, gustuz bidaiatzen zuen horietako bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 80. orr.

Baina egia da baita ere, han, Parisen, emigrante hutsa nintzela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 85. orr.

Beraz, nire lehengusua hildako emigrante haren semea zen, eta osabak emaztearekin batera hartu zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 107. orr.

Noizbaiteko emigranten mentalitatea edo izpirituaren moldaketa.  Herria   2005-09-08

Amerikara xentimorik gabe joandako milaka eta milaka euskal emigranteen bertso, gutun eta berri apalak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 27. orr.

Beltzak, hispanoak edota beste edozein jatorritako emigranteak.  Berria - Kultura   2004-09-02

Ameriken Arteko Emigranteen Eskubideen Behatokiko presidente Diego Carrasco txiletarrak.  Berria - Mundua   2006-01-26

Latinoamerikarako eta Kariberako Errefuxiatuen eta Emigranteen Erakundeko ordezkari.  Berria - Mundua   2006-01-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus