Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ama entzun nuen auzoko emazteño batekin solasean ari. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 29. orr.
Joanden egunean, telebixtako leihoño hortarik, emazteño bat ari zen berriketari bati erran eta erran ahalgingarri dela Parisen gertatzen dena. Herria 2004-11-25
Bokalen, lehen aldikotz emazteño bat dute auzapez, Marie-Josée Espiaube komunixta. Herria 2001-03-22
President berria hautetsi dute, emazteño bat, Christine Guillot de Suduiraut, president-ordezko aldiz Jojo Aramburu. Herria 2001-06-21
Gizakiari eman baitiozu inorenetik norberarena sumatzea eta emazteñoen esanei ere honetan kasu egitea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 215. orr.
Horrelakoxea da nire emazteñoa: batzuetan posta-kartutxoak erabili ohi ditu eltxo ehizan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 49. orr.
Hezur horiek gazterik hil emazteño batenak ditazke, 30 urtez azpiko norbaitenak. Herria 2001-04-26
39 urteko emazteño bat, Mylene Bigé, bere etxen zelarik, ganibet ukaldika hil du beste emazte batek. Herria 2003-12-18
Herri hortako emazteño bat, Arlette Palenzuela, 55 urte, abiatu da burdin-bidearen bestalderat pasatu behar zuela. Herria 2005-01-06
Donibane Lohizunen, badu 70 urte senar-emazteño batzu esposatuak direla eta urtebetetze hori goxoan ospatu dute etxekoz etxeko. Herria 2005-02-03
Etxe hortan bi lagun hil baitira suaren menetik ezin eskapatuz, 80 urteko emazteño bat eta 50 urteko gizon inbalier bat. Herria 2005-09-22