Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoaren eta emaztekiaren arteko konplizitatea handia omen da, dio teologoak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 143. orr.
Orain berean, Franco-ren menpean 20 hilabete iraganak direlarik, Ondarretako presondegian badira 800en bat gizon eta 200en bat emazteki, tratu gogorrenaren azpian. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 76. orr.
Are gutiago direla eskolatuak izan diren emaztekiak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 79. orr.
Handik puska batera emaztekia haurdun gelditu zen. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 33. orr.
Semearen eta semetakoaren artean zer hautatuko zuen, bada, emaztekiak? Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 111. orr.
Hungariako emazteki bat ere izan da nire bizitzan, horiek dira emakume beroak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 239. orr.
Ene mundu hartan nehork ez zidan nehoiz neskei edo emaztekiei buruzko komentariorik egin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 95. orr.
Atsoa emaztekiz beztitua da. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.
Emakumeen hutsa ere, gizonak berak betetzen du emakume jantzitan, ororen parragarri eta lotsagarri zalagardatuz emaztekion irudia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 174. orr.
-Ez, inor ez da zutaz galdezka etorri -arrapostua eman dit, bigarrengoz, harrera gelako emaztekiak. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 171. orr.
Emaztekiek gizonekin batera dantzan egiten dute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 70. orr.
Emazteki horien artetik erregearen gogoko gertatzen dena izan bedi erregina. Elizen arteko biblia Est 2,4
Baxtiren ordez Gaur goizean ohartu gaituk, zenduari idazkari lanak egiten zizkion emaztekiarekin batera bulegora joan garenean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.
-Bakea eman emaztekia, ez duna ikusten lanean nizala! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 268. orr.
-Ba, hik beti haren alderdia hartzen dun, emaztekia. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.
Ontzietan gizonak gizonekin izaten dira, luzaz, emaztekirik ikusi barik, eta luzaz emaztekirik ikusi barik egoteak batzuengan itsukeria modu bat eragiten du, alegia, emearen dohainak ikustea gizonezkoarengan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 296. orr.
Debekatuak omen zeuden edariak eskaintzen zituzten tabernak, eta baita presazko sexu-beharrak asetzeko beren burua diru truk eskaintzen zuten emaztekien etxe goxoak ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 97. orr.
Fede eta bertute handiko emaztekia, alegera eta konpainia onekoa! Herria 2005-02-03
Aurtengo Frantziako itzulian bi euskaldun lehenbiziko bostetan eta bigarren aldikotz segidan Joane Somarriba nagusi Emaztekien Frantziako itzulian. Herria 2001-09-06
Kanpora joan eta emazteki tipi bilourdin bati hurrandu zitzaion. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 78. orr.
Garai hartan han gertatu zen Khan Handiaren konfiantzako gizonak lege berria finkatu zuen emazteki gazteen defentsa hartuz. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 84. orr.
Brahmanak dira eskuarki emazteki apain horiek. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 150. orr.
Emazteki bikaina zen Felisa, jaun André, ene haz-ama eta inudea izan zena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 85. orr.
Ez zuen ordea hitzik erran Pierra laguntzen zuen emazteki punpulinaz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 177. orr.
Emazteki ero dohakabe bat kalitu zuen, Ttipi hilarazi eta guri ere emanen zigun azken beltza, Charly -bertze putakume bat, artetik errateko- aitzindu ez balitzaio. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 402. orr.
Guri eleka entzuten genuen ama, ene oroitean iduri bat baino ez den emazteki noble eta saindua, baina azken eguna arterainokoan distiratuko duena ene gogoan eta ene bizitzan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.
Gizon emakoien eta emazteki gizakoien jokamoldea gaitzesten zuela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 55. orr.
Jaberik ez duen abere bat, aker edo orein, hor dabila tzarrian eta jokatzen da jendeari, ja baditu bi emazteki zaurituak. Herria 2005-07-21
Eta bakea nahi nuen, eta Rosa bakezko emaztekia zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 587. orr.
Meza akabatu ondoren, gurutzea hartu eta prozesionean joan zuan apeza, elizan ziren gizon-emaztekiak eta neska-mutilak lagun zituela, Pagabasoko leizerat, non guztiak ere harri-jaurtikika aritu baitziren Lutheroren kontra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 414. orr.
Eta haiek orobat, ez baitira irudi huts, odol eta haragizko gizon-emaztekiak baizik. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 97. orr.
Hala gabiltzala gizon-emaztekiok geroztik, amorioaren desira aseezinak bulkaturik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 483. orr.
Kortesi erregelei eta bertzelako ordenantzei -zeinek gizon-emaztekion harremanak arautu izan ohi dituzten- izugarrizko inportantzia emaiten zien. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 77. orr.
baina emazteki (3); bertze emazteki (11); bi emazteki (10); emazteki bat (18); emazteki batek (4); emazteki batekin (3); emazteki baten (4); emazteki bati (4); emazteki eder (3); emazteki haiei (3); emazteki haiek (3); emazteki haien (3); emazteki haietarik (4); emazteki haren (4); emazteki horiek (3); emazteki horrek (3); emazteki hura (6); emazteki indiar (3); emaztekiak eta (4); emaztekien frantziako (6); emaztekien frantziako itzulia (3); emaztekien frantziako itzulian (3); emaztekien itzulia (3); eta emazteki (12); eta emaztekia (3); eta emaztekiak (10); eta emaztekiei (3); eta emaztekien (5); eta emaztekiez (3); handiko emaztekia (3); nagusi emaztekien (3); neskatoak eta emaztekiak (3); neskez eta emaztekiez (3); nuen emaztekia (3); zen emaztekia (3); zen emaztekiaren (3); zeren emazteki (3); zuen emazteki (4)