Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertute dantzaren ondoren senargaia eta emaztegaia zein bere aldetik eraman zituzten eztei gelara. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.
Ni emaztegaiaren urruneko senidea nintzen eta Julen senargaiarekin bizi izan omen zen karrera garaian, hemen, Gasteizen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 77. orr.
Lekuko batzuk laster oharturik, mutikoa doi-doietarik salbatua izan zen baina haren emaztegaia gorputz atera zuten. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.
Emaztegaia, Kanaango handikietako baten alaba, Nadabatetik dakarte jende-talde handi batekin. Elizen arteko biblia 1 M 9,37
Lanari berriz lotzearekin, burutan ezarri nuen ez zela batere zuhurtzia nonbaiteko neska batekin hoin ausart ibiltzea, emaztegai bat nahi-eta hura Euskal Herrian behar nuela kausitu, eta zendako ez sorterrian berean. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 69. orr.
Ez zuen Marguerite Duras irakurtzen, aspaldian ezetza eman zion emaztegai bat gogorarazten ziolako. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.
Emaztegai bat gauez bakarrik kaleratzen bazen Zazpi Ezteien Bedeinkazioak egiten ari zirenean, Zluchah dantzan hurbiltzen zitzaion, eta hitz egiteko gaitasuna galtzen zuen emaztegaiak edo ondoezak jota geratzen zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.
Handik gutxirako finkatu zen eztei eguna, ez baitago dotearen zain egon beharrik emaztegaia alarguna denean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 193. orr.
Horien artean neure emaztegai izandako neska gazte idazle bat. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.
Hura bihurtzen zaio bigarren salbazio, bere gaztaro berrituko emaztegai. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 115. orr.
Txitxikovek, emaztegaiaren gurasoek ezkontza inoiz onartuko ez zutela ikusirik, neska bahitzea erabaki zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 278. orr.
1986. urtetik senargaien adina 4,7 urte igo da eta emaztegaiena, berriz, %5,3 urte. Berria - Euskal Herria 2006-05-09
Norberaren izaera desorekatuta dagoenean, nork bere buruarekin gustura egoteko bestearekiko senargai edo emaztegaiarekiko lotura bilatzen da. Berria - Euskal Herria 2004-04-13
Emaztegaiari beloa ipintzeko zeremonia etorri zen gero. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.
Inguruan soineko zuridun hamaika emaztegai eta kamarero-itxurako beste hainbeste senargai. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.
Zure ezpainei eztia darie, ene emaztegaia; zure mihipean, eztia eta esnea. Elizen arteko biblia Kt 4,11
Galdatu zidan aldi berean fermu eta gogor, James Bonden emaztegai berria ematen zuenak. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 178. orr.
Atera ezak hire kamera, egiok erreportaia emaztegai dotore honi, salduko duk kopiarik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 257. orr.
Reb Alter Vishkower eta haren emaztea ez zeuden konforme: ez omen zen egokia ezkon-nahi zapuztuak bere emaztegai ohiaren etxea bisitatzea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 207. orr.
Bud zinegotzia aurrera doa bere zalgurdi dotorean eta bere emaztegai miloidunarekin. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.
Eta literaturako kritikoak emaztegai ezinezkoaren gorabeherekin beti! Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 31. orr.
Bud zinegotzia aurrera doa bere zalgurdi dotorean eta bere emaztegai miloidunarekin. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.
Beinatek hogeita hiru urte zeuzkan, emaztegai polita, etxea eraikitzen, lan ongi ordaindua SMSak barreiatuz adiskideei agurrak banatu zizkien goizean, Harpeko Zilo sakonera gorputza aurtiki aitzin. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 117. orr.
Emaztegai zuria duk orduan? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.
Antso Abarkaren emaztegai txolina. Herria 2003-06-12
Bazihoan Perrette Soineko Zurien Saltoki Handira, emaztegai soinekoa azken aldiz saiatzera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.
Emaztegai orrazkera txit altua zuen, laranja lore adarrez goratua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.
Senar eta emaztegai kontuak pelikuletan baino ez zirela agertzen eta denbora alferrik galarazten zutela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 117. orr.
Senar-emaztegaiek hara jotzen zuten ezkondu aurretik. artean Pili eta biok senar-emaztegai huts baizik ez ginela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 11. orr.
Senar-emaztegaien gaua, hain zuzen ere, errotazain herrena eta urpeko kanpaia gogoratzen ziren horietako bat izaten zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 277. orr.
Ez da sekula kriseilu-argirik izango, ez eta entzungo senar-emaztegaien kanturik ere zure baitan. Elizen arteko biblia Ap 18,23
bere emaztegaiarekin (3); bere emaztegaiaren (4); emaztegai bat (4); emaztegaia izan (3); emaztegaien kantuak (4); ene emaztegaia (7); eta senar emaztegaien (3); senar emaztegaiak (4); senar emaztegaien (7); senar emaztegaien kantuak (4)