Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hegoaldeko hainbat euskal herritarrez gain komunista eta frantziar antifaxista -gizatxar eta ematxar asko (indesirables français)- eta III. Reicheko milaka herritar hartu zituen Gursek. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 60. orr.
Nik ez nuela eskurik egoera malerus horretan [...], nire andre ohiak baizik, ematxar alaena, senar gaixoa -bai, "gaixoa" erran zuen- aski ez, eta semea ere abandonatzeko birikak zituena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.
Aldi batean oso emakume bitxia iruditu zitzaion Candil kaleko ematxar bat; begi beltzak, itzal ilunez margotuak zituen, eta irribarreak hortz zuriak erakutsarazten zizkion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.
Gogoan izango duzu, halaber, Juan Inazio Iztuetarekin ume sasikoa munduratu zuen Maria Concepcion de Bengoetxea ematxarra, arrunt izenez Kontxexi deitzen dutena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.
Ematxar bati kantatutako edozer baldarra bada ere berez eta derrigorrez, izan dira beren hizkera txit apainarekin baldarkeria leuntzen jakin dutenak, hor dituzu Horazio edo Virgilio. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 88. orr.
Bai, edo zurruta, ezpataketa, biraoak, borrokak, ematxarrak... Horraino hel zintezke. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 70. orr.
Efaltzeko prestatzen ari ziren, eta ematxar batzuek gelako eremu osoan zehar zabaltzen zuten beren begi margotuen begirada. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 254. orr.
Nola ote da Xarles Erregeren ohorea, ospea eta loria, bai eta Frantziako errege indartsuen bertutea, ematxar baten ahulezia bihurtu? Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 118. orr.
eta ematxar (3)