Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ematearren 1 adlag emateko.

Txitxikovek, lagunari gustu ematearren, zakurkumearen belarriak ukitu zituen eskuaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 106. orr.

Itxura ona ematearren komuneko papera erosi genion, Vittorio Emanuelek susmo txarra hartuta begiratzen zigun eta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 89. orr.

Hala ere, anaiei etsenplu ona ematearren eta Dama Pobretasunaren bikaintasun eta duintasunagatik, bazkalorduan limosna bila joaten zen. haiei egiazko obedientziaren etsenplua ematearren, besteei erakutsi aurretik bera hasi zen lehenengo betetzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 604. orr.

Voldemorti aurre egiten saiatu zen, amari ihes egiteko astia ematearren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 197. orr.

Jakin ere banekien biderik bihurrienak erabiltzen zituela maiz gauzarik errazenak egiteko, batzuetan denbora zer edo zertan ematearren eta gehienetan guri adarra jotze aldera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 252. orr.

Absurduki, eskuaz oratu eta burdinaren pisua haztatu nuen, neure buruari adore ematearren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 71. orr.

Horretan ez dago dudarik -erantzun nion, adorea ematearren.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 123. orr.

Txitxikovek, lagunari gustu ematearren, zakurkumearen belarriak ukitu zituen eskuaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 106. orr.

Kieven eta Moskuren arteko auzi bizi bati konponbidea ematearren hitzartutako ituna «onartezina» da Timoshenkoren iritziz.  Berria - Mundua   2006-01-11

On beharrean egin zuen, egoera ezerosoari irtenbidea ematearren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 45. orr.

Isiltasuna erabatekoa zen eta, bortxatu samarra irudi zuen giroari astindu bat ematearren, musu bat pausatu dut bustia sumatu dudan oihan beltzean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 34. orr.

Ustekabe bat ematearren, andrea eta umea beste leku batean utzi eta bere amaren hotelera joan zen, baina honek ez zuen ezagutu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 74. orr.

Eta hementxe nago ni, bultzada bat ematearren.  Berria - Kultura   2006-04-02

Bezeroak galdezka ari direlako eskainiko du mailegua batak, eta aukera hori ere ematearren besteak.  Berria - Ekonomia   2006-02-04

Adibide batzuk ematearren honakoak eman zituen: [...]. ezinbestekoa da sakabanaketa hilgarria amaitzea gatazka politikoaren konponbidean aurrerapausoak ematearren.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Kronikaren kontakizunari bizitasun apur bat ematearren.  Berria - Kirola   2004-05-22

Gwainek atzetik ekin zion, ihes egiteko aukerarik ez ematearren.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 77. orr.

Edozer gauza egingo dut atsegin ematearren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 137. orr.

Azalpenik ez ematearren ote?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 56. orr.

2 amore ematearren

Nik gorrotoa ere dexentekoa nion Café Odéon delakoari: emigranteak eta intelektualak, bohemioak eta irakasleak, eta cocotte zaharrak baserri-eskualdeetatik etorritako negozio-gizonentzat; Hannari amore ematearren joan ohi nintzen bakarrik Café hartara.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 279. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

astia ematearren (3); atsegin ematearren (10); bat ematearren (15); denbora ematearren (3); ematearren eta (8); etsenplu ona ematearren (3); ez ematearren (18); gustu ematearren (3); ona ematearren (7); ona ematearren eta (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus