Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontua da, txostena burutu berria, ezagutzera ematear, desagertu egin dela eta egilea hil egin dutela. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 247. orr.
Endesaren aktiboak saltzeko asmoa zuela eta Espainiako agintaritzari berri ematear zela azaldu zuen Gas Naturalek. Berria - Ekonomia 2006-03-22
Munduaren kontra idatzitako hitzak oro alferrikakoak zirela, galdu egiten zirela egunen nekean, eta beti ematear ziren urratsetan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 145. orr.
Baina, ni taldean sartzerako, hogei urteko lana egina zegoen, eta ezkutuan ereindako hazia ageriko fruitua ematear zen. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 61. orr.
Hitz horiek izuturik, Cecilia mutu geratu zen, eta negarrari ematear zegoen ia. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 201. orr.
Hondarribiko alarde pribatuan parte hartzekoak diren konpainietako buruak abiatzeko agindua ematear zeuden. Berria - Euskal Herria 2004-09-05
Bularraldean, eztanda egin behar zioten taupadak sumatu zituen, eta bihotzekoa ematear zegoela sentitu zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 178. orr.
Latrape mendatean gora, Iban Mayo amore ematear. Berria - Kirola 2004-07-18
Théoden, agian, amore ematear zegoen, buru zaharra erortzen uztear. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 133. orr.
Olivier etsitzear zegoenean, belarria atean itsatsita komediantea amore ematear zegoela iruditzen bazitzaion ere, azken unean berriro hasten zen teklak sakatzen eta sakatzen, indarberrituta. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 67. orr.
Amore ematear, halere, detektibearen ustean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 187. orr.
amore ematear (4)