Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emate 1 iz norbait (zerbaiten) edukitzaile egitea; (zerbait) norbaiten esku ezartzea.

Une batez mendean har nintzaten uzten nien; eta aski zen amore emate hori, mendean har nintzaten uzte horixe, bizi probetxu pixka bat gehixeago har zezaten, beren ebidentzia hazi zekien, eta baita, horrenbestez, nire baitan konbentzimendu indar gehixeago har zezaten.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 148. orr.

Amore emate xume bat, bakarrik dagoen eta garrantzi sozialik batere ez duen morroi baten aurrean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 122. orr.

Hargatik da gauza putz eta erraz xamarra euskaltzaleen "euskaraz bizitze" hori, edo bat zinez euskaraz bizi edo ari dela emate edo itxuratze hori.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.

Hagitz ongi ikusia dagoen gauza da "dena emate" hori, eta hagitzez hobeki ikusia dagoena da oraino "dena eman" duen pertsona.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 147. orr.

Baina, menturaz, bizia emate hori ez da bizia galdu behar dugunoi gelditzen zaigun kontsolamendu bat baizik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.

Administrazio-korporazio sekularrek, hala ere, antolaketa-eredu bat emate hutsa baino zerbitzu sakonagoak ere eman zizkieten elizei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haren memoriari begirune handia gordetzen zaio, merezi duen bezala, bereziki Frantzian, non berriki haren argizarizko irudi bat jarri duten ikusgai, haren bizitzaren eta zientziari egindako zerbitzuen kontu-emate hunkigarri hau duela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 85. orr.

Ordain emate [...]: okerraren ordaina bai baina asetasunik ez ematea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 215. orr.

Rachel bigarren hezkuntzako ikastetxean ari zen eta artean etxean bizi zen garaira jo nuen, Esker Emate ostegun hotz batera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

Philip-ek New Jersey-ra gonbidatzen nau urtero Esker emate egunez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 93. orr.

3 amore emate gogor edo buru egiteari uztea, onartzea.

Hainbeste ibilaldi zoro hara eta hona, hainbeste ikasketa eta lan, hainbeste min eta neke, hainbeste izu eta negar, hainbeste amore emate eta umiliazio bizitza osoan zehar, honetarako?  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 85. orr.

Bere ustez egiten ari zitzaidan izugarrikeria nolabait apaldu nahi zuen amore-emate horren bitartez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 92. orr.

Amore emate lotsagarri honen ondorioz Nafarroako UCDkoak xanpaina edaten ari dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Ez da amore emate liberaletarako unea.  Berria - Mundua   2004-03-06

Gertagarriagoa zirudien Sobietar Batasuneko gobernuak Estatu Batuekiko gerra baten izugarrikeriei aurre egitea Estatu Batuei amore-emate politikoak egitea baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 373. orr.

Hornitzaileak axolagabekeriarako grina unibertsalari egindako amore-emate eskuzabala.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 246. orr.

Terrorismoaren aurkako politika amore emate etengabea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus