Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
emarte iz cf gizarte.
Aldi hartan, bazen "euskal zibilizazio" bat antzinako Europan eta haruntzago ere hedatua zegoena, gizarte baino gehiago emarte edo ema-gizartea zena, matriarkala, ekologista, auzolangilea, berdinzalea, ekialdetikako izurri hondatzaile, menderatzaile, gerrazale, patriarkal, zakil-harroak desegin zuena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.
Ikusten ote dugu amodioa? Ez! Baina irriño, keinu, hitz goxo, fereka, elkartasun urrats edo eskukolpe batean sentitzen; bizi bizirik agertzen zauku, gizarte (eta emarte edo gizemarte) harremanetan sumatzen dugu. Herria 2005-09-15