Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero elurra hasiko da, emaro, etenik gabe. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 279. orr.
Neskak arropak jantzi zituen eta lepo atzea laztandu zion negarrez ari zen mutil biluziari, emaro, ama krudel batek bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 100. orr.
Bizitza erraz jariatzea nahi dut, trabarik gabe, emaro odolusten den suizida bati isurtzen zaion bezala, eztiki. Berria - Kultura 2006-02-09
Hain emaro, hain emaro hasi zen hurbiltzen, non ez baitzen ezer entzuten, suaren zirtadak eta penduluaren tik-tak hotsa baino. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 55. orr.
Emaro, gure hizketaldiaren zurruntasuna arinduz zihoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 292. orr.
Elurra ari zuen erdiko lautada iluneko alde guztietan, muino arbolagabeetan, elurra, emaro, Allengo zingiran, eta sartalderago, emaro, elurra, Shannonen uhin mutiri ilunen gainean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 332. orr.
Eztiro bezain emaro. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 239. orr.
Gero, konpas bat markatzen duenak bezala, eskua aurreko mantaleraino jaitsi eta hasiera eman zion emaro-emaro dena estaltzen joan zen isiltasunari. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 174. orr.
Garai hartan biok geneuzkan hamabost urte eta ni jabetuta nengoen nola ari zen laguna emaro-emaro gizontzen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 55. orr.
Congok bi zigarro oker atera zituen jakaren aurrealdeko poltsikotik, Emileri bat luzatu zion, eta praken atzealdean poxpolu bat piztuta kea emaro-emaro bota zuen sudurretik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.