Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nafarroako Erriberan 2003ko otsailaren hasieran gertatutako uholdeetan 3.000 metro kubikokoa zen Ebro ibaiaren emaria segundoan. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 180. orr.
Toki hartan, Ibai Elurtua, errekaren emariaz handiturik, Edoraserantz eta muino eta landa berdeetarantz amiltzen zen haitzen gainetik, lurrun eta apar artean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 72. orr.
Uholdeak gertatzen badira Irati ibaiaren emaria «kontrolatu» ahal izanen dutela nabarmendu zuen obrako zuzendariak. Berria - Euskal Herria 2004-01-20
Emaria ez zen oso ugaria, baina tenperatura atsegina zen bero sapa horretan freskatzeko. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.
Ibai baten emaria bezalakoa zen: beti bera eta beti desberdina. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 28. orr.
Euriteez gainera, izotz urtzeek eragin dute ibaien emaria handitzea. Berria - Mundua 2006-04-04
Bentrikuluaren uzkurtzea amaitzen denean, bere egoera normalera itzultzen da aorta, eta arteria txikiagoetara bultzatzen du odola; horrenbestez, egonkor samar mantentzen da emaria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.
Horietarikoak dira urdailean eta hesteetan (janaria irabiatu eta bultzatzeko), zain eta arterien paretetan (odolaren presioa eta emaria erregulatzeko), biriketan eta maskuriaren paretetan dauden muskulu lisoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.
Ibaiaren emariari jarraitu nion orduan, egun luzeetan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 209. orr.
Ibaira isurtzen denean ur horrek ibaiko uraren emari guztia garrazten du, Nik lau urte nituen lanean, haren aita [...], semearen adar jotze luzeaz nardaturik, hilabete-sarien emariari giltza ematera deliberatu zenean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3810. orr.
Plantaren tamaina emariaren eta kutsaduraren araberakoa da. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Bihotzaren filosofia espirituarena baino maiteago zuen; ur-lasterraren abiadaz eta emariz garatzen ditu bere ideiak, forma gehiegi zaindu gabe. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 21. orr.
Argi-iturri askok, gainera, zerura zuzentzen dute beren emaria, energia alferrik galduz eta ortziaren berezitasunak guztiz ezkutatuz. Berria - Gaiak 2006-02-19
Hor agortu zen Milangoen iturria, baina Deportivokoenak ez zuen askoz emari handiagoa izan. Berria - Kirola 2004-03-24
Iturri bat zegoen patio erdian, bere emari etengabearekin patxadaz janzten zituena ingurumariko landare eta harriak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 43. orr.
Ibai zabala zen, emari indartsuarekin. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 14. orr.
Nire biografia sekretua horixe besterik ez da: emari erraldoi amaigabe bat. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 199. orr.
Emari handiko ibaiaren gaineko zubi batera heldu ondoren, lautadetara jaisteko bidea aurkitu zuten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 68. orr.
Etenkako ponpaketa, teknikoki, ez da batere eraginkorra, zeren eta presio eta emari maximoak jasateko eginak egon behar baitute kasu horretan ponpak, hodiek eta balbulek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.
Etenkako emari baten gorabeherak leundu beharrean gertatzen den ingeniariak espantsio-ontzi bat jartzea pentsatuko luke ziur asko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.
Agoitzetik igaroko den ur emaria 269.862 metro kubikokoa izanen litzateke segundoan. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 180. orr.
Uholdeak kontrolatzeko, ur-emari ekologikoari eusteko eta, Nagoren egindako nasari esker, aisialdirako balioko omen du Itoitzek. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 21. orr.
Premia izanez gero, hodi horietako odol-emariak bero kantitate handia garraiatzen du gainaldera, izerdia lurruntzean larruazaletik galtzera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.
Korronte piezoelektrikoek halako ponpaketa bat eginarazten diete zelulen mintzei, eta horrek asko handitzen du hezurretako kanal estuetako elikagai-emaria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 38. orr.
Ibaiak daraman ur-emari maila handitzearen ondorio direla esatea bezalatsu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.
EBk emaria egitea ez du kentzen Europako estatuek bere kabuz diru gehiago ematea. Berria - Gaiak 2006-01-18
Eskoziako Alderdi Nazionaleko jarraitzaile batek 120.000 euroko emaria eman zion taldeari azken borondatean. Berria - Mundua 2004-05-29
Harrezkeroztik, ehunka mila dolarreko emariak sartu dira Kerryren kanpainerako kutxan. Berria - Mundua 2004-01-29
Bihotzaren filosofia espirituarena baino maiteago zuen; ur-lasterraren abiadaz eta emariz garatzen ditu bere ideiak, forma gehiegi zaindu gabe. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 21. orr.
Arteola kultur elkarte sortu berriaren lehen emaria dira atzo aurkeztutako Littera&Musika bildumako lau disko-liburuak. Berria - Kultura 2004-11-25
Informatuta gaudelako sentsazioa dugu, baina iturburu apur batzuen emaria baino ez gara jasotzen ari. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.
Bere esku kutsatuz hartu zituen ontzi sakratuak eta santutegi hura aberastu, edertu eta ohoratzearren aurreko erregeek eginiko emariak lapurtu. Elizen arteko biblia 2 M 5,16
Sagardoa eta txakolina, horiek gure udazkeneko emariak dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.
Jaramonaldi horien emarietako bat neskaren biografiaz zerbait ikastea izan zen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 117. orr.
Informatuta gaudelako sentsazioa dugu, baina iturburu apur batzuen emaria baino ez gara jasotzen ari. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.
Hurritzak eta kanaberak, beren ale, fruitu eta beste jangai, mila emari biltzeko gauza izango ziren kapazo, saski, otar, esporta eta banasta egiteko estimatuak izango ziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.
bere emaria (3); emari ekologikoari (5); emari handiak (3); emaria ez (3); ibaiaren emaria (3); ur emari (8); ur emari handiak (3); ur emaria (9); ur emariak (5)