Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Produktibitatea zer da? Ekoizpenaren emankortasunaren neurria; hau da, ekoizpen jarduera jakin batean ekoizten den kopuruaren eta kopuru hori ekoizteko behar izan diren baliabideen arteko erlazioa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.
Nekazaritza praktika intentsiboek lurraren emankortasuna ahultzen dute. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 67. orr.
Egoerak definituko du bertutea, adoreak arriskua definitzen duen legez, edo aberastasunak emankortasuna. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.
Nik erantzungo diot lurraren emankortasunak gidatu dituela gizakiak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 69. orr.
Unibertsitateari ez zaio ematen behar duen beste diru, hori gauza jakina da, eta horrek kalte egiten dio unibertsitatearen kalitate eta emankortasunari. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 79. orr.
Ikaste prozesuaren emankortasuna. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 101. orr.
Freuden obraren emankortasuna handia da benetan. Berria - Harian 2006-05-06
Ziur egon gaitezke ordezkatzearen emankortasunaz, gure datuetan honakook baditugu: [...]. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 67. orr.
Orobat mirestekoa da agorraren emankortasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.
Bilakabide fonologikoen emankortasuna handiago edo txikiago izan ohi da bilakagai den hotsaren edo hots-bilkuraren tasun-konbinaketaren arabera. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 97. orr.
Ahalmen emankor honek ez du bere emankortasuna agortzen lehen izakiak sortzearekin. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.
Gerraren jainkoa, eta landare, animalia eta soroen emankortasunaren jainkoa ere. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 39. orr.
Bere seme-alaba guztiak hiltzen ikusi eta gero, utzi egin ziola mundu honen galkortasunean esperantza izateari; eta, haien galeraren ordain gisara, maitasunaren eta emankortasunaren erresuman babestu zela, lagun hurkoen bihotzetan nor izatea lortuz hartara. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 77. orr.
Horrekin loturik dagoen hastapenaren espirituarekin bat eginik, kasu honetan ere gertaeraren beraren lur hain zapaldu eta emankortasunik gabeko horretatik, gertaera inguratzen zuten gorabehereetara desbideratuko dut bilaketa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 165. orr.
Ezaugarri honi dagokionez morfemen artean egon daitezkeen aldeak hobeto azaltzen dira, dirudienez, emankortasuna, konbinatze-askatasuna, eta ordezkatze-taldearen neurria bezalako kontzeptu gramatikalen bitartez, esanahiari dagokion ustezko ezaugarri baten bitartez baino. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 141. orr.
Gaiztoa bere emankortasunean agor. Elizen arteko biblia Jkd 3,16 tit
«Vargas Llosa emankortasun izugarriko idazle handia da», Sepulvedaren ustez, «pasio handiak bezala, kontrako jarrera sutsuak ere pizten dituena». Berria - Kultura 2004-01-18
Emankortasun nabarmena nabari zitzaien, antza, halako gaixo askori: autobiografiak edo egunkari amaigabeak idaztea, marrazketa obsesiboa (joera grafikokoen artean), eta halako sentipen bat "argitua" izatearena, "misio" batera deitua izatearena eta "patu"arena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.
Biztanleriaren gehitzea zela-eta, jaisten ari ziren kapitalaren mozkinak, biztanleen ugaltzearen ondorioz emankortasun gutxiagoko lurrak landu behar baitziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.
Biztanleriaren hazkundearen presioa dela medio, hasiak ziren jada oso emankortasun eskaseko lursailak lantzen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 251. orr.
Hortik ikus daiteke Frantziako harrobiaren etengabeko emankortasuna. Berria - Kirola 2004-01-23
Zeren orduan ez baita irabazten delako grazia ez eta loria, baina Jainkoak bere neurrigabeko emankortasunean ematen baititu mundu honetako beste sari batzuk. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 91. orr.
Portugal aldean, dantza bitxiak omen dira, neska gazteek dantzatzen dituztenak, eta emankortasun eta ugalkortasun kantak ere bai. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 179. orr.
Emankortasun tasa munduan (2000). Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 203. orr.
emankortasunari esker (4); eta emankortasun (3); eta emankortasunaren (3); lurraren emankortasuna (4)