Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso eskualde epel eta emankorra da, baina mendiz, glaziarrez eta aintziraz inguratua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.
Ozeano Barearen ertzeko lurrak emankor eta garrantzitsuak ziren Perun, baina ez atlantiar itsasertzekoak Mexikon. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.
Soro emankorrek urtean hiru aldiz eztia bezain uzta gozoak ematen dituztelarik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.
Lurraren ontasunak tiraturik, arlo emankorrak luberritu eta zelaiak belardi bihurtu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.
Badu baita giza jendearentzat nondik atera uzta gardenak eta zuhaitz emankorrak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 131. orr.
Emankorra izan da gainera beti lizarra: zarba ugaria, azkarra eta baliosoa hazten du urte pare batean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.
Hiru litro bakarrik fronte beroak, eta hogeita bi, fronte hotz emankorrak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.
Aditzena ere eremu emankorra da hitz luzeak bilatzeko ahalegin honetan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 221. orr.
Ideia praktikoa beti da emankorra eta benetako ekintzei dagokienez ezinbestean beharrezkoa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 148. orr.
Duintasuna eta autoritatea ematen dio zentsura-karguaren bitartez, zeinak [...] bere landualdi ausarta eta emankorra zorion orokorraren helburu nagusitik urruntzea saihesten duen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 282. orr.
Alexandro-aurreko helenismoaren kultur konkista emankorrenak etruskoen eta helenikoak ez ziren beste herri batzuen artean egin ziren Italian mendebaldeko kostan zehar. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.
Galdetzen diot, halaber, lehia hori emankorra izan ote den, ala, jarrera absurdoen aurkako gehienak bezala, antzua. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 59. orr.
Burdinarena ez dela munduan dagoen negozio bakarra, are gutiago emankorrena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 43. orr.
Gure ustez, kanpoko hizkuntza fenomenoen ikerketa oso emankorra da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 49. orr.
Nire aburuz Aristotelesen ekarpenik emankorrena. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 138. orr.
Hiztegi hau, haatik, tresna emankorra da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 145. orr.
Zibilizazioen arteko topaketen emaitza emankor bakarrak bake-lanak izan dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 455. orr.
Euskara oso emankorra da hitz elkartuetan, eta horrexegatik berorregatik, harrobi aberatsa da etorkizuneko hitz berriak sortzeko. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 188. orr.
Bokal-harmonia [...] hizkuntza eransleetan dela emankorren, hizkuntza horietan erlatiboki asko direlako erroari gehi dakizkiokeen atzizkiak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 62. orr.
Enuntziatuen arloa ez da hondartza geldoen multzo bat, une emankorrek eteten dutena; burutik burura aktiboa den eremua da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 165. orr.
Nire ustez, oso urte emankorrak izan ziren haiek. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 85. orr.
Hiru pasio nagusitara errenditu zela bere mundualdi (1867-1905) labur bezain emankorrean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 9. orr.
Oso bizitza lantsu eta emankorra izan zuen artearen munduan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.
Ahalmen emankor honek ez du bere emankortasuna agortzen lehen izakiak sortzearekin. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.
Heretikoa, ironikoa, emankorra... Bai, pertsona bitxia izan zen Keynes. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.
Ilgora Emankorreko arabiar herriak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.
Izpiritua beti berdin zorrotz dauka eta bihotza emankor. Herria 2001-05-24
Baratzeari so zegoen Fermin, joan den neguan hasi baitzen orain emankor ageri den lurra prestatzen. Berria - Euskal Herria 2004-08-11
Egun hauetan irakurri astekari batek aipatzen zuen nola INRA (Institut national de la recherche agronomique) delakoak zioen, ahoan bilorik gabe, produktibismo famatu hori arras ez emankor agertzen zela. Herria 2004-01-01
bezain emankorra (5); bide emankor (3); bilera emankorra (3); biziki emankorra (3); da emankorra (5); da emankorrena (3); elkarrizketa emankorra (3); emankor bat (9); emankor baten (6); emankor bihurtu (7); emankor den (3); emankor egin (3); emankor egingo (4); emankor egingo zaituzte (3); emankor eta (8); emankor horren (4); emankor izan (3); emankorra da (19); emankorra da hitz (3); emankorra eta (12); emankorra gertatu (3); emankorra izan (48); emankorra izan da (11); emankorra izan dela (4); emankorra izan zen (12); emankorra izango (4); emankorra izateko (4); emankorra izaten (3); emankorra zen (4); emankorragoa da (4); emankorragoa dela (3); emankorrak dira (3); emankorrak izan (12); emankorrak izan dira (4); emankorrena da (3); emankorrena izan (3); eta emankor (8); eta emankorra (26); eta emankorra da (4); eta emankorra izan (3); eta emankorragoa (4); eta emankorragoak (3); eta emankorrak (6); eta emankorrena (3); ez da emankorra (3); hain emankor (3); hain emankorra (5); harrobi emankorra (3); idazle emankor (4); idazle emankorra (5); lur emankor (3); lur emankorra (10); lur emankorra eta (3); lur emankorrak (6); oso emankorra (16); oso emankorra izan (10); oso emankorrak (9); oso emankorrak izan (5); urrats emankorrak (4)