Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emangarri 1 iz eman daitekekena.

Izan ere, hemen arrazoimenak ez du inoiz behar ilararen osotasun absolutua, zeren honek halakoa inoiz ez baitu aurresuposatzen baldintza gisa eta emana den zerbait gisa (datum), baizik baldintzatua den zerbait gisa soilik behar du, emangarria besterik ez den (dabile) eta amaigabeki gaineratzen den zerbait.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 195. orr.

2 (hitz elkartuetako bigarren osagai gisa) adierazten dena ematen duena.

Haurretan ere, ezagutzen nituen jende guztietan, neroni nintzen errukarriena eta pena-emangarriena, eta sentipen hori ez zait areagotu baizik urteak metatu ahalean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 260. orr.

Zure hozkailu zaharren egoera pena-emangarria salatzeko aukera eman nahi nizun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Haietan printzipalena nor eta Luis Borboikoa zen, Condéko printzea eta Antonioren anaia bera; ez, ordea, hura bezain aldabera eta lotsa emangarria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 98. orr.

Gutun luzeak idazten zizkidan bere estilo dotore eta irri-emangarrian.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.

Aintzineko trebe eta jotzale horrekin, egin duela gibelean beraz partida bat geroko esperantza emangarria.  Herria   2001-04-26

Alegiazko zentzuan, etorkizun bikain, asmo ezkutu eta egintza etsipen-emangarriko edozein andre.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 241. orr.

Emakume bat bezala ari zen negarrez, niretako ahalke emangarri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

-Esateko modukoa da, nahiz eta enbarazo-emangarri samarra izan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 12. orr.

Hartu naute ni preso dohakabe hauek beraienaren aldean bizimodu pribilegiatuan bizi naizen txorimalo harrika emangarri gisa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus