Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
emandegi
1 irrati emandegi irrati igorgailua.
Badugu herriz herri, eta sektorez sektore, osatzen joan den hedabide txiki eta ertainen sare zabala: bost herri telebista, 30 irrati-emandegi, 60 herri aldizkari, 63 aldizkari espezializatu, 60 berripaper eta 34 eskoletako argitalpen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.
AEBetan 2.000 kazeta inguru daude, 10.000tik gora astekari, beste horrenbeste irrati-emandegi eta 2.000tik gora telebista kate. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.
Telebista-kate gehienak, irrati-emandegi garrantzitsuenak eta iritzi-sortzailerik zorrotzenak bere alde izan arren, PPk ez du garaipen politikorik lortu EAEn behintzat. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.