Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Silvestre izeneko jaun batek ikusi zuen San Frantzisko behartsuei dirua eskubetean ematen eta emanarazten ari zela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 944. orr.
Asiriako erregearentzat zilar kopuru hori bildu ahal izateko, Israelgo aberats guztiei zilarrezko berrogeita hamarna txanpon emanarazi zien, zergatzat. Elizen arteko biblia 2 Erg 15,20
Bere lurrak jendez hutsarazi, eta su emanarazi ziean tresnei. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 111. orr.
Buelta emanarazi diogu orduan Maurice Barrèsi eta galtzak erantzi dizkiogu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 111. orr.
Printzeak aulki bat eskatu zuen eta meza emanarazi zion bere kapilauari. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 99. orr.
Kolpeak salto emanarazi zion, eta burua jiratu zuen eskailera zurien atzetik zetozen xuxurletara. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 145. orr.
Eta bila joanen zitzaizkiela gaztigaturik, oro jakinaraziko niela berebat, sekretua atxikiko zutela hitz emanarazirik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 454. orr.
Irakeko diktadoreari amore emanarazi beharrez, beren populuen iritzia enganatuz, gerla-bideari fidatu zaizkion Ameriketako eta Europako zenbait estatuburu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 153. orr.
Printzeak aulki bat eskatu zuen eta meza emanarazi zion bere kapilauari. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 99. orr.
Hiru pastoral badütü emanarazirik: Harizpe (1991, Muskildi), Atharratze jauregian (1997, Atharratze), Madalena de Jaureguiberry (2000, Eskiula). Herria 2002-11-07
Dualismo kartesiarra bazterturik [...] izpirituaren eta naturaren harmonia eta paralelotasuna proklamatzen da, hots, bion monismo organiko-ebolutiboa, zientziak oraindik eman ezin ziena desirari eta irudimenari emanaraziz. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 80. orr.