Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emanaldi (595 agerraldi, 41 liburu eta 414 artikulutan; ETCn 34.225 agerraldi; orobat emonaldi g.er.) 1 iz jendaurrean egiten, edota irratiz edo telebistaz ematen den saioa. ik emankizun.

Dokumental laburrekin hasi zen emanaldia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

12-etan emanaldia pilota plazan, 12.30-tan Zanpantzarren auzia eta erretzea.  Herria   2003-02-27

Aurretik beste bi emanaldi eszeneratu ditu Zabaletak: Danada (1998) eta Belaki efektua (1999).  Berria - Kultura   2004-02-06

Hogei bat emanaldi eskaini genituen Euskal Herri osoan zehar, mota guztietako haurrentzako espektakulu eta jaietan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 73. orr.

Entsegu pare baten ondoren, prestatu dugu Alex, Bruce eta hiruok emanaldia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.

Principaleko emanaldiak larunbatean bukatuko dira.  Berria - Kultura   2004-07-13

Emanaldi hauetan gutxienez bi bertsolarik eta gehienez zortzik hartzen dute parte.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 38. orr.

Ingeles irratiaren emanaldiak nahiko ongi jarraitzeko gauza banaiz ere, [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 187. orr.

Txapeldunen Ligako Monako-Real Madril partidaren emanaldia entzun genuen telebistaz.  Berria - Kirola   2004-04-08

Pastoralaren bi emanaldiak.  Herria   2003-07-24

Gu garai hartan 2.000 euro ari ginen gure emanaldia kobratzen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 21. orr.

Beste mahai baten gainean, berriz, Talesi buruzko emanaldian dagoeneko erabilitako proiekzio-materiala, abian jartzeko prest.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Txalo-zaparrada batez egin zioten abegi han bildutakoek sekula entzun-ikusi gabeko emanaldi hari: absurdoaren bidezko arrazoiketa baten ondorioa, reggae airez emana!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.

Mahai ondoko emanaldia, espresuki horretarako antolatzen diren otorduen ondoren.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 40. orr.

Emanaldia antolatzeko Herriko Etxeak gastatutako dirutzak eragin dituen protestak ez dira baretu.  Berria - Kultura   2004-05-28

-Bat-bateko bertsolaritzaren telebista bidezko emanaldiei dagokienez.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 227. orr.

Emanaldiko aurkezlea balitz bezala, ahotsa goratu, besoak zabaldu, eta halaxe jarraitu zuen-: "Txurru eta Txangurru!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 248. orr.

Sarriegi omen zen, oroz gain, hogeita bost bat ahotseko orfeoi txiki batekin, Donostiako Lore Jokoetan Udaletxeak Antzoki Zaharrean eskaintzen zituen funtzio eta emanaldietan jarduten zuen musikaria.  Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Hemezortzi kidez osatutako talde honek ahots harmoniak eta afrikar herri dantzak uztartzen ditu emanaldietan, betiere bere herriaren kultura ezagutarazi nahian.  Berria - Kultura   2004-09-28

Emanaldi hori zabalduko dutenak: Gure Irratia, Antxeta Irratia, Irulegiko Irratia, Lapurdi Irratia eta Xiberoko Botza.  Herria   2003-02-27

Mila eta Bat Gauetako Dantzariak hiru minutura laburtu zuen bere emanaldia, ohiko hamabosten ordez.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 80. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zumaian izan naiz, Kandido Urangak 'Henry Bengoa inventarium' testu zaharrarekin prestatu duen emanaldi berria ikusten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 44. orr.

Goizetik eguerdira hiru emanaldi labur egiten ziren, eguraldiaren joera zein zen eta izan zitekeen argitzeko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 77. orr.

Creaming My Jeans talde berezia dugu, eta bere emanaldi bakanetan ez da mugatzen lehengo kanta arrakastatsuak egokitzera soilik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 37. orr.

Muguruzaren emanaldi berezia, Porrotxekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Donostiako Orfeoiak bere lehen emanaldi publikoa eskaintzen du (Arrasaten).  Askoren artean   «Rataplan» - 106. orr.

Danborrada optimismo bihurtutako usadio bat da, gatz askoko emanaldi militarra bihurtua.  Askoren artean   «Rataplan» - 21. orr.

Gau hartan, amak mezatara joateko atorra jantziarazi eta emanaldi ikusgarri hartara eraman ninduen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 44. orr.

Emanaldi ezin garrantzitsuagoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 424. orr.

Arratsaldeko emanaldietan Cantinflas jaun eta jabe izaten zen garaiotan, zinemara sartzeko itxaroten, Rantxeriako biltegian erositako kakahuete poltsak eskuetan zituzten haur, gazte eta gurasoen errenkada luzeak osatzen ziren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 73. orr.

Matematikako emanaldi ugarietan, sekula ez zuen Ruche jaunak benetan landu Arkimedes.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 483. orr.

Gargantuak kontatutako istorioak entzuteko eta ikusteko aukera eskainiko du gaur eguerdian Alproja antzerki taldeak Zarauzko Munoa plazan, Euskal Jai eguneko urteroko emanaldian.  Berria - Kultura   2004-09-09

Jendaurreko emanaldien adierazpen berezi bat bertsolarien arteko sariketa edo txapelketena da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 41. orr.

Kirol edo gizarte gertakarien zuzeneko emanaldia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 228. orr.

Ingeles irratiak ingelesezko emanaldian: "D eguna iritsi da".  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txapeldunen Ligako emanaldi eskubideak.  Berria - Kirola   2004-09-29

Emanaldi hastapenean inguru hauetako triki eskoletako ikasleak.  Herria   2003-02-27

Maxek irribarre egin zuen, adituaren plantan, ohar berbera egin baitzion berak Ruche jaunari arratsaldeko emanaldi-saioan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 46. orr.

Eskola-mahai bakarra geratzen zen emanaldi-lantegiaren erdiko espazio handian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Taldea osatuko duten 24 txirrindularien aurkezpena bideo emanaldi bitartez egin zuten.  Berria - Kirola   2004-01-23

Egurrezko mahai bat zegoen, telebistako boxeo-emanaldietan agertzen diren aldageletan egon ohi direnen modukoa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 108. orr.

Taldeak kantu-emanaldi gozopoto horietako bat eskaini behar omen du Dontsu Etxeko harreragelan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.

Aita luze-luze eseria zen, barraren zoko-zokoan, txartelak puskatzen dituen neska, zinema emanaldia hasi orduko, zigarro bat erretzera esertzen den lekuan.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 27. orr.

Opera emanaldiaren egunaz geroztik, gure etxean Domenico jauna Nabukodonosor erregea izan zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 46. orr.

Antzerki emanaldiak eta bere lagunekin izaten dituzten te bilerak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 163. orr.

Poesia emanaldian parte harturiko idazleak ingelesez primeran moldatzen zirela begi-bistakoa zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 28. orr.

Jendaurreko bertso-emanaldietan entzuleak saioaren emaitzan duen eskuartzea berezia da: sorkuntzaren garapenean entzulearen erantzunak eragin nabarmena du, errokoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.

Bil-Etxea gelan, aratseko 9etan, Porru Salda taldeak emanen duen bere irri-emanaldi berriarekin.  Herria   2005-04-28

Gero, lotan geratu ziren, bai bera eta bai haren emaztea ere, zeren biek ala biek nezesitate handia baitzuten, batek guardiako gau-emanaldiagatik, eta bertzeak ohe-kontuetako nekeagatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 285. orr.

5 ematea, ematen den aldietako bakoitza.

Diskurtsoaren emanaldiarekin berarekin loturiko guztiaz arduratzen da actioa. izerdi-kolpea izan zen, besterik ez, izerdi-emanaldia eta ondoriozko txorabioa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 223. orr.

Herrira iritsi bitartean ez zuen agertu halako tik-emanaldiaren zantzu handirik, harik eta hirira iritsi eta semaforoek katramilarazi zuten arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

6 irrati emanaldi ik irratsaio.

Alexis Díaz Pimientak kontatzen digu azken urteetan zer gertatzen den irrati-emanaldietan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 167. orr.

Nola ibiltzen ginen gu irrati emanaldiekin, batetik bestera aldatuz, hala zabiltza zu egun telebistarekin ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 66. orr.

Mahai inguru sakonak, irrati emanaldi sonatuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 87. orr.

Gure irrati emanaldiak hobetzea, satelite bidezko telebista bat abiatzea.  Berria - Mundua   2006-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

antzerki emanaldi (20); bere emanaldi (4); beste bi emanaldi (4); beste emanaldi (8); beste emanaldi bat (4); bi emanaldi (31); bi emanaldi egingo (11); bi emanaldi eskainiko (5); bideo emanaldi (10); bost emanaldi (7); dantza emanaldi (6); den emanaldi (5); dira emanaldi (6); duten emanaldi (4); emanaldi antolatu (6); emanaldi antolatu ditu (6); emanaldi bakoitza (6); emanaldi bakoitzean (6); emanaldi bat (53); emanaldi bat eskainiko (7); emanaldi batean (7); emanaldi batekin (8); emanaldi baten (14); emanaldi batez (4); emanaldi batzuk (5); emanaldi berezi (14); emanaldi berezi bat (7); emanaldi berezia (23); emanaldi berria (4); emanaldi bi (5); emanaldi egin (13); emanaldi egingo (18); emanaldi egingo dira (4); emanaldi egingo ditu (9); emanaldi egingo dituzte (5); emanaldi ere (4); emanaldi eskaini (4); emanaldi eskainiko (25); emanaldi eskainiko ditu (14); emanaldi eskainiko dituzte (9); emanaldi eta (10); emanaldi gehiago (5); emanaldi guztiak (20); emanaldi guztietan (6); emanaldi hartan (4); emanaldi hau (5); emanaldi hauetan (5); emanaldi hori (8); emanaldi horiek (5); emanaldi horrek (4); emanaldi horren (4); emanaldi horretan (9); emanaldi inguru (4); emanaldi izango (10); emanaldi izango dira (7); emanaldi kopuru (4); emanaldi labur (4); emanaldi ugari (7); en emanaldi (4); ere emanaldi (4); eta emanaldi (12); gora emanaldi (5); hainbat emanaldi (14); hamar emanaldi (6); hiru emanaldi (10); lau emanaldi (6); lehen emanaldi (6); musika emanaldi (11); oso emanaldi (4); zuen emanaldi (9); zuzeneko emanaldi (8)

antzerki emanaldia (5); aurreneko emanaldia (5); azken emanaldia (12); bere emanaldia (13); beren emanaldia (4); bideo emanaldia (12); bigarren emanaldia (9); da emanaldia (13); dantza emanaldia (7); du emanaldia (8); dute emanaldia (8); emanaldia bertan (10); emanaldia bertan behera (9); emanaldia egingo (10); emanaldia egingo dute (6); emanaldia ere (6); emanaldia eskaini (6); emanaldia eskainiko (31); emanaldia eskainiko du (20); emanaldia eskainiko dute (9); emanaldia eta (17); emanaldia ez (10); emanaldia gaur (4); emanaldia hasi (11); emanaldia hasi baino (4); emanaldia ikusi (4); emanaldia izan (8); emanaldia izango (27); emanaldia izango da (22); emanaldia pedro (5); eta emanaldia (5); filmaren emanaldia (4); gaurko emanaldia (7); gure emanaldia (4); hasiko da emanaldia (4); izango da emanaldia (6); lehen emanaldia (36); lehen emanaldia izango (4); lehenengo emanaldia (6); musika emanaldia (4); poesia emanaldia (5); ren emanaldia (4); taldearen emanaldia (10); zen emanaldia (5); zuen emanaldia (6); zuten emanaldia (8); zuzeneko emanaldia (11)

antzerki emanaldiak (11); azken emanaldiak (4); bi emanaldiak (8); bideo emanaldiak (8); dantza emanaldiak (8); dira emanaldiak (15); ditu emanaldiak (4); emanaldiak egingo (6); emanaldiak egingo dituzte (6); emanaldiak ere (7); emanaldiak eskainiko (8); emanaldiak eskainiko dituzte (5); emanaldiak eskaintzen (5); emanaldiak eta (13); emanaldiak izan (4); emanaldiak izango (15); emanaldiak izango dira (12); eta antzerki emanaldiak (4); eta emanaldiak (10); eta musika emanaldiak (4); euskarazko emanaldiak (6); film emanaldiak (6); izango dira emanaldiak (8); jazz emanaldiak (4); musika emanaldiak (10); taldearen emanaldiak (6); taldeen emanaldiak (4); zine emanaldiak (4); zinema emanaldiak (6); zuzeneko emanaldiak (8)

bigarren emanaldian (4); biharko emanaldian (4); dira emanaldian (4); diren emanaldietan (4); duen emanaldian (6); duen emanaldiarekin (4); dute emanaldian (4); egingo duen emanaldian (4); emanaldian zehar (14); emanaldiarekin hasiko (11); emanaldiarekin hasiko da (9); emanaldiarekin jarriko (4); emanaldiarekin jarriko da (4); emanaldiaren bigarren (5); emanaldiaren hasieran (4); emanaldiaren ondoren (8); emanaldiaren ostean (5); emanaldiaz gain (5); emanaldien ondoren (4); emanaldietako bat (4); emanaldietan ere (5); emanaldiez gain (10); emanaldirako sarrerak (5); emanaldiren bat (4); filmaren emanaldiarekin (8); gaurko emanaldian (8); lehen emanaldian (7); lehenengo emanaldian (4); taldearen emanaldiarekin (5); taldeen emanaldiarekin (4); zuzeneko emanaldietan (18); zuzeneko emanaldietan ere (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus