Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emakumezale izond/iz emakumeen zale dena.

Alaia eta umoretsua, munduan izan daitekeen gizonik eroena omen zen Peire Vidal, jolastia, emakumezalea, amodioaren morroi leiala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 126. orr.

Hobe emakumezale, mozkorra, jokalari izatea, alferra baino.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 163. orr.

Helios eguzkiaren jainkoa, beste jainko asko bezala, kaskarina eta emakumezalea omen zen, maitasuna erraietan izan ordez mihian eta hanka artean izan ohi duten beste hainbat gizonezkoren antzera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 145. orr.

Behin izan omen zen urregin emakumezale mozkorti bat.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 252. orr.

Kalakari isilezina, bidaiari ipurtarina, gautxori nekaezina, edale zoroa eta emakumezale gogorra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Zaharrenak, Nikolaik, emakumezale amorratu eta bihotz-lapur gaiztoaren ospea zeukan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.

Osabak berak lotsa handirik gabe eta irri zuritxo batekin aitortzen du mozkor galanta eta emakumezale porrokatua dela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta emakumezale (3)

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus