Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emakumezain (orobat emakumezain) iz/izond emakumeak zaintzen dituena.

Erregearen dekretua aldarrikatu zenean, neskatxa asko eraman zituzten Susa hirira, Hege emakumezainaren ardurapera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 132. orr.

Hemen Hegek, erregearen iren emakumezainak, hartuko ditu bere ardurapean eta behar dituzten apaingarri guztiak emango dizkie: erregeren gogoko gertatzen den neskatxa, hura izango da erregina, Bastiren ordez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 131. orr.

Gaur Bartzelona kaleko etxe bat bisitatu dut; emakumezaina Cotorrita deitzen dioten maritxu bat da, estalgileari emakumeak bahitzen laguntzen diona.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.

Estalgileak eta emakumezainak berriz poliziak babesten ditu, putazainez eta politikarien morroiez baitago osatuta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.

Orduan ez baitzen inolako ondasun-jaberik, ez emakume-zainik, ez esklaborik azukrea, kotoia edo indigoa hornitzeko; baizik eta jainko eskuzabal batek eskura jartzen zituen gauzak oro eta nork bere partea zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus