Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zergatik zion, bada, horrenbesteko beldurra doktoreak hain bizia eta hain bere nagusiaren interesetara emana zirudien emakumetxo oraindik gazte eta jator hari? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.
Jakin ezazu, ordea, alaba bakarra izango zarela, emakumetxo, bakarra izango zarenez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 200. orr.
Loreak bezala zabaltzen ari direla ematen dute etxe kantoietatik aurrera igarotzen diren emakumetxo horiek! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 237. orr.
Emakumetxoak esertzeko imintziorik egin ez zuenez, zutik iraun nuen neuk ere. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 94. orr.
Emakumetxoak txabusinaren sakelatik tabako-poltsatxo bat atera eta pipa galkatzen hasi zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 95. orr.