Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emakumetu, emakume(tu), emakumetzen da/du ad emakume bihurtu; emakumearen jarrerak edo jokaerak hartu.

Erromako zubi azpitik igarotzen dena, gizona bada emakumetu egiten da, eta emakumea bada gizondu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.

Neskatoak ikusi ditut oso egun gutxitan emakumetzen eta naturaren ikuskizun hori, zinez esan dezaket, sumendi baten edo lurrikara baten sorreraren parekoa da bere txikitasunean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 56. orr.

Bi alaba ditu, emakumetuta dagoeneko, eta hamabiren bat urteko seme bat.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 18. orr.

Katalina oharkabean emakumetua zitzaion, berak erregeri zerbitzu egiten zion bitartean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.

Neska gazte baten erretratua zen, justu-justu emakumetzen ari zen unekoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 82. orr.

Ez da harrigarria, beraz, gure herriko neskatxak albo-herrietakoak baino beranduago emakumetzea, eta batzuk sekula ere ez iristea emakume izatera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.

Ezinezkoa da, esaten den hori egia izatea, ur horrek, alegia, jendea lotsagabetu eta emakumetu egiten duela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.

Bere nobelak adinako inpresioa egina zidan bere gorpuzkera emakumetu berriak, baina nobelaz hitz egin genuen, noski.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.

Bederatzi urtean isuri ez zituen malkoek busti zizkioten bular guztiz emakumetuak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus