Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon emakoien eta emazteki gizakoien jokamoldea gaitzesten zuela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 55. orr.
Avocats eta associés, deritzan filmetan ikus daitezke saltsa guziak, bat bertzearekin etzaten dena, gizon gizakoia, emazte emakoia ere. Herria 2003-08-14
Egungo eguneko Danceny emakoi, menturazale eta, ohi denez, doi bat gaiztatuak nahiago ote du neska gazte arrunt ahalketi bat [...] emakume guztiz ohitu eta trebatu baten atsegintasunak baino? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 491. orr.
Senar emakoiarekiko harreman liskartsu eta sarri bortitza gorabehera, beti izan zen haren lanaren defendatzaile irmoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.
Alabainan, hila giza tzar bat da, emakoia, drogazalea, bortxatu duelarik eta, azkenean, hilarazi neska gazte bat. Herria 2001-05-03
Tripazaia, emakoia, drogadiktoa begi bistako biziatuak dira. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.
Emakumeak inguruan izate horrek emakumeak maite izatera eraman zuen, eta, neurri batean, emakoi izatera ere bai. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 14. orr.