Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emakida 1 iz kontzesioa, administrazioak bere ondasun edo zerbitzu bat kudeatzeko baimena enpresa edo pertsona bati ematea.

Connexek, hain zuzen ere, Iruñerriko hiri garraio publikoaren zerbitzua betetzeko emakidaren baldintzak berraztertzeko asmoa agertu du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Manuel Gomez UGTn garraio federazioaren arduradunak «gakoa» hiri garraioaren emakidaren baldintzetan dagoela ohartarazi zien erakundeei.  Berria - Ekonomia   2004-04-20

Mankomunitateak ez du baztertzen enpresari diru gehiago ematea edo garraioaren emakidarako beste lehiaketa bat deitzea.  Berria - Ekonomia   2004-05-08

«Emakida berreskuratzeko garaia da», azpimarratu zuen Aralarko Burlatako zinegotzi Joxean Villanuevak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Leudeei egindako emakidak esparru politikoko ondorioak izanik, ez zegoen agiri partikular bat eduki beharrik, are gutxiago gorde beharrik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 297. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Halako emakida bat ez zen semeengana pasatzen feudoak bezala, ez baitzegoen eginda feudoen legearen arabera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 339. orr.

Elizen ondarea emakida partikularrez osatuta zegoenez, eta ezarritako ordenaren halako indargabetze bat izaki, agiriak behar zirela horretarako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 297. orr.

Luis Errukitsuak izugarrizko emakidak egiten zizkien elizei beren jabetzetatik, eta semeek laikoen artean banatzen zituzten elizgizonen ondasunak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 335. orr.

Emititzeko emakida ez edukitzea argudiatu du Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak; iaz, arau berdinekin, 10.500 euro eman zizkion.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Emititzeko emakida ez edukitzea argudiatu du Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak; iaz, arau berdinekin, 10.500 euro eman zizkion.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Ez da feudoen jatorrizko emakidarik, zeren eta, dakigunez, garaileen artean egindako partiketan ezarri baitziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 297. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Salerosketak, dohaintzak, pribilegioak eta foru emakidak.  Berria - Kultura   2004-03-24

Zaharberritzeko pizgarri fiskalak, kultur erakunde publikoei egindako dohaintzei kenketak, zergak arte-emakiden bidez ordaindu, museo nahiz areto publikoetan aldi baterako egiten diren deposituentzako pizgarriak.  Berria - Kultura   2004-10-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus