Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irteerako gailu bat, kalkuluen emaitzak agertzen dituena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.
Hilabeteotako hausnarketen emaitza da. Berria - Euskal Herria 2006-03-02
Irrika honen emaitza izan zen emakume batekin izan zuen harremana; konbertsio garaira arte bizi izan ziren elkarrekin. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.
Gutxitan lortzen dira emaitzak, ordea. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 93. orr.
Gizarte horiek jasaten dituzten aldaketa-prozesu bizkortuek kultur identitate ereduaren halako ahultze bat eragiten dute; horren emaitza mestizajea izaten da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 85. orr.
Kapitalaren metaketaren logika inmanentearen emaitza da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 272. orr.
Emaitza, iragarritako bera. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 80. orr.
Eragiketa honen emaitza egiaztatzeko. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 139. orr.
Getaria azken postura bidali dute Zierbenan jokatu zen estropadan, zumaiarrek emaitza inpugnatu ondoren. Berria - Kirola 2004-08-24
Emaitza zinez hurbil zegoen jatorrizkoaren irenstezintasun mailatik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 35. orr.
Ekartzen dizkidaten uzta guztien lehen emaitzak zureak izango dira. Elizen arteko biblia Zen 18,13
Azken odol-probaren emaitzak gauerdia igaro eta berehala iritsi ziren. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 355. orr.
Ederki kostatu zitzaidan buruan sartzea ez zela komeni analisiaren emaitzak puztea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 104. orr.
Formularen emaitza 54, 107 edo 218 bazen (edo beste bost-zazpi zenbaki), orduan irteten zen aita gelatik. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 65. orr.
Emaitza: berrehun hildakotik gora, haur eta emakume ugari kiskalita eta soin-adarrik gabe, eta 120 erietxeetan. Berria - Mundua 2004-08-17
Emaitza: Celta 2-5 Reala. Berria - Kirola 2004-01-28
Emaitza bat ematearren: 25-20 Miarritzeren alde. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
Yanguasen eskutik jasotako baloia sarera bidali zuen Gorka de Carlosek 34. minutuan, eta 1-0ko emaitza jarri zuen markagailuan, nafarren alde. Berria - Kirola 2004-12-30
4/0-ko emaitza jasan dute gure futbolariek. Herria 2001-02-22
Hizkuntza egoera jakin bat faktore historikoen emaitza da beti. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 102. orr.
Hausnartzen ari da zenbat pultsio erotikoren enkontrua eta emaitza den hiri bat, eta, hiri guztien gainetik, Venezia. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 69. orr.
Beste txosten batean, Weberri egindako espioitza-lanaren emaitzak laburbiltzen ziren. hausnartzen ari da zenbat pultsio erotikoren enkontrua eta emaitza den hiri bat, eta, hiri guztien gainetik, Venezia. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 134. orr.
Medikuntza karrera hasi eta amaitu nuen, eta MIR azterketako emaitzetan lehen postuetako bat erdietsi nuen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 102. orr.
Emaitzen presiopean, betiko errekurtsoa erabili du: fitxaketak. Berria - Kirola 2006-01-31
Emaitzen zain geratu nintzen, hurrengo ikasmailara igarotzeko itxaropenez, irakasleak eskuzabal jokatuko zuelakoan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 36. orr.
Nire ekarpena ez da azterketa sakon baten emaitzak edo ondorioak jakinaraztea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 11. orr.
Azkenean, hala ere, bat bera da emaitza: garuna ito egiten da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.
Goi bileraren emaitzak, funtsean, honako bi agiriotan gauzatu ziren: [...]. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 26. orr.
Hitz bat esan gabe, zuzendariak emaitzen liburuxka eman zidan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 36. orr.
Emaitzen interpretazioa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 124. orr.
Berehala ikusten delako, iturri bat aldamenekoaren parean jarri bezain laster, emaitzak ez direla berdinak izaten. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 9. orr.
Egun batzuk lehenago egindako ekografiaren emaitza ere negatiboa izan zen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.
Emaitza «egiaz betea da». Berria - Kultura 2006-01-26
Gonzalezek 2003ko emaitza ekonomikoak izan zituen hizpide nagusi. Berria - Ekonomia 2004-02-29
Arrazoimena bera ere [...] emaitza historiko bat da, ez "esentzia" bat. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 37. orr.
Egun, oraindik, klonazioak ez dakar emaitza terapeutikorik. Berria - Gaiak 2006-04-18
Jushtxenkok emaitza ofizialak ez onartzeko eskatu zion atzo Europako Batasunari. Berria - Mundua 2004-11-25
Gaur egungo zientzia modernoa da, hain zuzen ere, elkarketa horren ondorio eta emaitza ikusgarria, fisika eta matematikaren elkarlana. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.
Goi bilerak hainbat emaitza garrantzitsu izan zituen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.
Kontsultaren emaitza demokratikoa. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Emaitza fidagarriagoak nahi izanez gero, esposimetrora jo beharko da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.
Nire gogoeta edo buruhauste luzearen emaitza alaia. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 16. orr.
Emaitza onak ari dira ikusten; oso eraginkorra izan da ekimena. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 139. orr.
Emaitza txar batek UEFAtik kanpo utzi dezake Athletic. Berria - Kirola 2004-12-16
2-0ekoa emaitza ona litzateke. Berria - Kirola 2004-02-25
Nahiko emaitza onak izan zituzten neurri horiek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.
Pertzepzio honen mekanismo guztiz konplexu honek emaitza onak ekartzen ditu, oso tamaina txikiko ikusmenezko ertzak bereizteko gai egiten baikaitu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.
Maitasuna "emaitza altruista" dela esatea, edo "norberaren burua erabat entregatzea inolako interesik gabe", edo maitasunaren alderdi "espiritualak" sexuaren gainetik daudela aldarrikatzea oraindik ere erlijioaren arloan mugitzea da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.
Ez da ikusi, ordea, emaitza kliniko horiek beste inon egiaztatu direnik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.
Jokabide honen emaitza begi-bistakoa da, hildako pertsona baten ordez bi ditugula, barren. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 232. orr.
Trabzonspor atzean sartuko da, joaneko emaitza defendatzera. Berria - Kirola 2004-09-30
Titinek, Adarragako pilotalekuarekin duen mistikaren beste kapitulu bat idatziz, emaitza iraultzea lortu zuen. Berria - Kirola 2004-09-18
Mikel Laboaren intentsitatea eta musikaltasuna technoarekin nahastu ditut, ezohiko emaitza lortuta. Berria - Kultura 2004-11-23
Bistan dago bertsolaria tankera horretako jardunetara behartzen denean haren bat-bateko emaitzak ez duela zer ikusirik adituek ahozko poesiari egozten dizkioten ezaugarriekin. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 27. orr.
Aintzat hartu behar da bilakabideek helburu eta ondorio ezberdinak izaten dituztela eta elkarren kontrako emaitzak ere sor ditzaketela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.
Berezkoa dena eta konbinatorioa dena ondo bereizi ahal izateko, aldaketaren faseak aztertu behar dira, eta ez nahastu bukaerako emaitzak eta tartekoak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 184. orr.
Bilakaeraren eraginez sortzen den ustekabeko eta ez-borondatezko emaitza bat. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 118. orr.
Halako santu moduko bat dena, zalantzarik gabe gizonaren azken helburua den bere buruaren etengabeko emaitza egoera horretara iritsi dena. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 47. orr.
Berez, hizkuntza, aurreko belaunaldietatik jasoriko emaitza gisa baizik ez dute ezagutu gizarte guztiek. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 101. orr.
Orain beren senarren emaitza sexual pobreei buruz txisteak egiten dituzten emakumeek beren garairik hoberenean sexuak ez zituela erakartzen sinestarazteko interesa izan zuten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 94. orr.
Alaves emaitza bolada gozoari eusten saituko da gaur Vigon. Berria - Kirola 2004-10-02
"Kanpo-eraginak" dira, eta ez dira aintzakotzat hartzen ez enpresen emaitza kontuetan, ez herrialdeen adierazleetan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 309. orr.
Literatura interesatzen zaidala eta Erresistentziaren museoan dauden gerrari buruzko literatur emaitzek eta gerran parte hartutako idazleei buruzko gorabeherek ekarri nautela Aostara. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.
Nireei diedan maitasuna odol emaitza honetan oinarritu dut, amak berea esne emaitzan oinarritzen duen bezala. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 183. orr.
Hemendik aintzina ere, jendek egin dezatela beren araberako diru-emaitza Integrazio Batzorderat. Herria 2004-03-18
Hala ezagutu ohi da eta halaxe ezagutzen dugu guk ere, Frantziar Iraultzaren lege emaitza hori. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.
Espainiako Konstituzioaren bozketa-emaitzak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 103. orr.
Irudi-gurutzamenduak, irudi-trukeak eta irudi-emaitzak geroz eta sarriago gertatzen dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.
Enuntziatua ezin da kontsideratu zenbait enuntziatu flotatzaileren metatze-emaitza edo zertzea, Hortaz, gure estudioaren helburua hizkuntza da, hau da, norberaren burmuinean ezarririko gizarte emaitza. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 128. orr.
Koxe Arozenak atera argazki honetan ikus dezakegu opari emaitza. Herria 2003-03-27
aldeko emaitza (6); arte emaitza (6); arteko emaitza (9); askoren emaitza (7); atzoko emaitza (6); azken emaitza (74); azterketaren emaitza (10); baina emaitza (51); baino emaitza (46); baino emaitza hobeak (24); baino emaitza txarragoak (6); baten emaitza (82); baten emaitza da (18); batzuen emaitza (7); bere emaitza (9); beste emaitza (14); bi emaitza (11); bileraren emaitza (6); bozen emaitza (6); bozketaren emaitza (11); da emaitza (65); den emaitza (15); dira emaitza (9); dituen emaitza (7); dituzten emaitza (7); du emaitza (29); du emaitza onik (6); duen emaitza (17); dugu emaitza (15); dute emaitza (21); duten emaitza (6); egindako lanaren emaitza (14)
emaitza baino (10); emaitza bakarra (6); emaitza bat (42); emaitza batzuk (9); emaitza bera (24); emaitza berbera (7); emaitza bere (6); emaitza bezala (9); emaitza bikaina (14); emaitza bikaina eman (7); emaitza bikainak (32); emaitza bikainak lortu (9); emaitza bolada (21); emaitza bolada txarra (6); emaitza da (128); emaitza dela (29); emaitza dela esan (6); emaitza delako (7); emaitza dira (27); emaitza edozein (11); emaitza ematen (6); emaitza ere (15); emaitza eskasak (10); emaitza eta (18); emaitza ez (40); emaitza ez da (15); emaitza ez zen (11); emaitza ezberdinak (6); emaitza ezin (19); emaitza ezin hobea (7); emaitza gisa (28); emaitza guztiak (11); emaitza handirik (8); emaitza hau (12); emaitza hauek (12); emaitza hobea (12); emaitza hobeak (77); emaitza hobeak lortu (17); emaitza hobeak lortzen (13); emaitza hor (11); emaitza hor da (7); emaitza hori (36); emaitza horiei (7); emaitza horiek (45); emaitza horiekin (6); emaitza horien (11); emaitza horrek (10); emaitza horrekin (12); emaitza horri (6
emaitza ikusgarria (6); emaitza ikusita (11); emaitza izan (49); emaitza izan da (10); emaitza izan zen (19); emaitza izango (11); emaitza jakin (12); emaitza kaskarragoak (7); emaitza kaskarrak (14); emaitza kaskarrek (10); emaitza kaskarren (7); emaitza lortu (15); emaitza nagusia (6); emaitza nahiko (7); emaitza ofizialak (19); emaitza on (42); emaitza on bat (12); emaitza ona (126); emaitza ona eman (16); emaitza ona izan (11); emaitza ona lortu (19); emaitza ona lortzea (11); emaitza ona lortzeko (6); emaitza onak (317); emaitza onak ekarri (7); emaitza onak eman (25); emaitza onak ematen (12); emaitza onak eskuratu (8); emaitza onak eskuratzen (7); emaitza onak eta (6); emaitza onak izan (25); emaitza onak lortu (55); emaitza onak lortzea (7); emaitza onak lortzeko (11); emaitza onak lortzen (28); emaitza onartu (6); emaitza onei (6); emaitza onek (12); emaitza onekin (15); emaitza onen (7); emaitza onena (17); emaitza onenak (12); emaitza onenak lortu (6); emaitza onik (53); emaitza onik ez (8); emaitza onik lortu (7); emaitza orokorrak (8); emaitza oso (33); emaitza oso ona (8); emaitza oso onak (6); emaitza positiboa (7); emaitza txar (6); emaitza txarra (17); emaitza txarragoak (8); emaitza txarrak (50); emaitza txarrak izan (8); emaitza txarrek (14); emaitza txarren (13); emaitza zein (11); emaitza zein izango (6); emaitza zela (6); emaitza zen (12)
ere emaitza (38); ere emaitza onak (14); erreferendumaren emaitza (15); eta azken emaitza (7); eta bi emaitza (6); eta emaitza (211); eta emaitza ona (12); eta emaitza onak (24); eta emaitza oso (6); eta horren emaitza (6); eta oso emaitza (7); ez da emaitza (13); ez du emaitza (9); ez dute emaitza (8); ez zuen emaitza (14); guztiaren emaitza (11); hain emaitza (17); hain emaitza onak (8); hainbat emaitza (6); haren emaitza (16); hauteskundeetan emaitza (8); honen emaitza (12); horien emaitza (11); horrek emaitza (16); horrek emaitza onak (7); horren emaitza (73); horren emaitza da (11); horren emaitza dira (6); horren guztiaren emaitza (6); iazko emaitza (6); izan da emaitza (7); izan zen emaitza (9); izandako emaitza (11); izango da emaitza (11); jardunaren emaitza (6); kontrako emaitza (7); lan horren emaitza (11); lanaren emaitza (61); lanaren emaitza da (12); lehen emaitza (11); lortutako emaitza (28); orain arte emaitza (6); oso emaitza (55); oso emaitza onak (22); partidako emaitza (10); partidaren emaitza (8); partidetan emaitza (6); prozesu baten emaitza (7); urteko emaitza (6); urteko lanaren emaitza (6); uste baino emaitza (10); zein emaitza (6); zen azken emaitza (7); zen emaitza (22); zer emaitza (12); zituen emaitza (6); zozketaren emaitza (7); zuen emaitza (37); zuten emaitza (10)
afizionatu mailako emaitzak (13); analisiaren emaitzak (8); analisien emaitzak (15); antzeko emaitzak (10); arteko emaitzak (8); atzoko emaitzak (19); aurtengo emaitzak (7); azken emaitzak (37); azterketaren emaitzak (20); azterketen emaitzak (11); baina emaitzak (31); baina emaitzak ez (14); baten emaitzak (16); behin betiko emaitzak (22); bere emaitzak (14); beren emaitzak (7); bertze emaitzak (12); beste emaitzak (11); betiko emaitzak (22); bozen emaitzak (41); bozetako emaitzak (13); bozketaren emaitzak (7); da emaitzak (7); dira emaitzak (19); diren emaitzak (19); ditu emaitzak (14); dituen emaitzak (20); dituzte emaitzak (10); dituzten emaitzak (8)
emaitzak aintzat (11); emaitzak aintzat hartuta (6); emaitzak argitaratu (6); emaitzak aurkeztu (12); emaitzak aztertu (10); emaitzak baino (9); emaitzak behar (10); emaitzak bere (7); emaitzak dira (20); emaitzak eman (22); emaitzak eman ditu (10); emaitzak emango (6); emaitzak ematen (16); emaitzak ematen ari (7); emaitzak erakusten (8); emaitzak ere (42); emaitzak errespetatzeko (6); emaitzak errolda (6); emaitzak esku (7); emaitzak eskuan (6); emaitzak eta (42); emaitzak ez (121); emaitzak ez dira (50); emaitzak ez direla (8); emaitzak ez du (12); emaitzak ez zirela (6); emaitzak ez ziren (11); emaitzak ezagutu (10); emaitzak ezin (8); emaitzak gaur (8); emaitzak gure (9); emaitzak hobeak (10); emaitzak hobetu (11); emaitzak hobetzeko (9); emaitzak hor (11); emaitzak ikusgarriak (7); emaitzak ikusgarriak izan (6); emaitzak ikusi (18); emaitzak ikusirik (9); emaitzak ikusita (29); emaitzak ikusten (6); emaitzak izan (17); emaitzak izan dira (6); emaitzak jakin (35); emaitzak jakin arte (6); emaitzak jakin ondoren (6); emaitzak jakinarazi (13); emaitzak jaso (12); emaitzak kontuan (17); emaitzak kontuan hartuta (11); emaitzak lagun (6); emaitzak lortu (26); emaitzak lortzea (6); emaitzak lortzeko (14); emaitzak lortzen (9); emaitzak miarritze (6); emaitzak onak (39); emaitzak onak izan (17); emaitzak onartu (16); emaitzak onartuko (7); emaitzak oso (27); emaitzak oso onak (13); emaitzak txarrak (10)
enpresen emaitzak (6); erreferendumaren emaitzak (14); erreferendumeko emaitzak (6); eta emaitzak (131); eta emaitzak ere (7); eta emaitzak ez (9); gainerako emaitzak (10); galdeketaren emaitzak (8); hauteskundeen emaitzak (32); hauteskundeetako emaitzak (25); honen emaitzak (6); horien emaitzak (17); horren emaitzak (36); huna emaitzak (13); iazko emaitzak (14); igandeko emaitzak (10); ikerketaren emaitzak (24); ikerketen emaitzak (11); inkestaren emaitzak (22); jardunaldiko emaitzak (34); jardunaldiko emaitzak miarritze (6); kirol emaitzak (8); lanaren emaitzak (11); lehen emaitzak (20); lehiaketaren emaitzak (9); lortu dituen emaitzak (8); lortutako emaitzak (50); lortzen diren emaitzak (6); mailako emaitzak (15); partidaren emaitzak (6); partidetako emaitzak (7); planaren emaitzak (7); sekulako emaitzak (6); urteko emaitzak (10); zatietako emaitzak (23); ziren emaitzak (10); zituen emaitzak (18); zituzten emaitzak (7); zuen emaitzak (9)
ahalik eta emaitzarik (6); azken emaitzan (11); azken emaitzarekin (7); baina emaitzarik (8); beste emaitzarik (8); du emaitzarik (8); eko emaitzarekin (11); eko emaitzarekin itzuli (6); emaitzarekin gustura (7); emaitzarekin itzuli (9); emaitzarekin pozik (6); emaitzaren arabera (13); emaitzaren berri (9); emaitzari buelta (10); emaitzarik eman (8); emaitzarik ez (20); emaitzarik gabe (13); emaitzarik izan (7); emaitzarik lortu (15); emaitzarik onena (20); emaitzarik onenak (19); eta emaitzarik (11); eta emaitzarik onena (6); ez du emaitzarik (6); inoizko emaitzarik (8); joaneko partidako emaitzari (6); ko emaitzarekin (21); lortutako emaitzarekin (8); partidako emaitzari (6); zuen emaitzarik (10)