Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
emagintsa iz ipar emakumezko emagina.
Azkenean heldu da Donibanetik Aguirre, bere karrosan ekartzen dituela medikua eta emagintsa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 128. orr.
Haren espos-lagun Katrin luzaz emagintsa egona denari, bi alaberi eta familia guziari gure dolumin bizienak. Herria 2001-06-14
Zaldi karrosa harturik, Aguirre badoa zalukara Donibane-Garazira, Lebrun medikua eta Andere Iturralde emagintsaren bila. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 128. orr.
Baigorriko XVIII. eta XIX. mendeetako estadu-zibilean agertzen dira agoteen ondokoen ofizioak: eiherazain (lehenago debekatzen zitzaiena), zurgin, hargin, ehule, emagintsa, artzain, marinel, arrantzale, baita laborari. Herria 2003-12-11