Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elurtu, elur(tu), elurtzen 1 du ad elurra egin.

Orduan luzaidarrek zer egiten dugu? Orotara lau kilometrotan idekitzen, ahal dugun bezala, elurtzen duen aldi oroz, jendea aitzina ibil dadin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 171. orr.

Elurtuta dago mendia, zuri eta hotz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.

Elurtuta ikusi genuen guk Marsella.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 29. orr.

De la Peña, berriz, pase magikoak sartzen ari da elurtutako zelaian eta.  Berria - Kirola   2004-03-02

Nik, txoil elurtu baino lehen harrapatu nahi nian hire arima.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 184. orr.

Bat-batean eguzkiak irten zuen bete-betean, eta paisaia elurtu berriak, edertasun paregabez, argi-keinu bizi etengabeak eragiten zituen eguzkiaren begi jolastietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 176. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eremu elurtu batean dena bihur daiteke fatala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Oraingoan ez zuela aurkituko, Prince Rupert elurtu hartan bezala, etxolarik, babeslekurik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 262. orr.

Gure mahaitik Atlas Handiko mendikate elurtua ikusten genuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Iparraldeko bazter batera doa hiriburuko gizon "modernoa", lurralde elurtuan jatorrizkotasun jakin bat bilatzera.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 9. orr.

Gauza guztietara ohitzen baitzen: jipoietara, vodkara, hilobien antzeko konkor biribilez jositako zelai elurtuen goibeltasunera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 34. orr.

Munduko Txapelketako bigarren rallya korrituko da gaurtik igandera, Suediako pista elurtuetan.  Berria - Kirola   2006-02-03

"Camilo Lizardi" ipuineko Javierrek ihes egiten duenean, mendi elurtuetara jotzen du, bi aldiz pentsatu gabe.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 181. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elurtu baten (3); elurtuta dago (4); gailur elurtuak (3); ibai elurtua (3); mendi elurtua (3); pista elurtuetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus