Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
elurtsu izond elur ugari dagoena edo egiten duena.
Zabal elurtsuetan lerak eramaten dituzte. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 47. orr.
Urruti Nafarroako gainak elurtsu. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 55. orr.
Beste askotan bezala, ostiral elurtsu hartan Palmek ez zeraman bizkartzainik aldean. Berria - Mundua 2006-01-29
Gau elurtsu hartan ahalik eta ondoen deskantsatzeaz baino ez nintzen arduratu. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 46. orr.
1950eko Londres ilun eta elurtsuko familia alai, denik eta alaiena, da Vera Drakerena. Berria - Kultura 2004-09-18