Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elurte 1 iz elur jasa handia.

Lurrak bere sabelean hartzen du elurte eta eurite guztietako ura, basoko zuhaitz guztiek edateko behar duten ura.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 40. orr.

Bai udaldian beroetatik eta bai negutean hotzetatik babesteko, eurite, elurte eta haizeteetatik gordetzeko, gizakiak aurretik prestalan asko egin behar izaten ditu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 196. orr.

-Esaten dute -esan zuen Mary Janek- ez dugula horrelako elurterik izan hogeita hamar urtean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 314. orr.

Olinpon, jainkoak babesean bizi dira; ez dute haize burrunbarik, ez eurijasarik, ez elurterik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.

Beste elurte baten abisuak nabarmentzen zitzaizkion batere haizerik gabeko aire hotzari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Teilatuak xut xutak dira, elurrak jautsarazteko, zeren eta hango elurteak noiz-nahi negu bortitzean zortzi zehe loditasunekoak egiten ditu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 190. orr.

Garaiz kanpoko elurteak!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 167. orr.

Elurteari izoztea erantsi zitzaion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.

Elurteak eta haizeteak iragarri dituzte gaurko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Haize indartsuak eta elurteak Skopjie hiriburua eta mendebaldeko herrialdeen arteko errepideak moztu zituzten.  Berria - Harian   2005-01-27

Elurteak harrapatutako txolarre batena bezalako abailduraz begiratu zidan Müller jaunak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 330. orr.

Ez zuan elurteak ekarritako jendea, baizik eta bere gogoz eta elurtea gaindituz iritsitakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 388. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Negu beltzeko elurte zurietan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.

Horrezaz gainera, elurte handia izan zen eta elizatik atera ezinik gelditu ziren. Elurte handienetakoa, agudo urtu bazuen ere, 1993koa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1069. orr.

Elurte trinkorik apenas baitator, neurriak hartzen ikasi dugunetik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

1627an, elurte mardula Bartzelonako kaleetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.

Mutikoak gora bota zuen elurrezko bola, elurte isilera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 63. orr.

Fabrika bideetan gora basoan sartu zen eta elurte itxiak itsututa aurrera egin zuen denbora luzean, galduta zegoela ohartu zen arte.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 126. orr.

1645an, elurte ikaragarri batek Kalagurritarrak 40 egunez lanera irten ezinik eduki zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.

Madrilen, 43 zentimetroko elurte luzea izan zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.

1784an, [...], Salamanca aldean, elurte eta eurite itzelak gertatu ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.

Gutxitan gertatzen omen zen hain elurte berantiarrak eragin ohi dituen zoritxarrak abisatzen zizkioten elkarri.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

Lehen aldiz iritsi zenean, 2002ko neguan, sekulako elurtea egin zuen.  Berria - Kirola   2004-02-12

Gure kostaldean, frango aro pollita zelarik, arrunt hitsa zen aldiz Gipuzkoan sartu orduko kasik, gaitzeko elurtea, bulta huntan ikusi den handiena.  Herria   2003-02-06

Gau hartan izugarrizko elurtea bota zuen eta ezin izan zen joan.  Elizen arteko biblia   1 M 13,22

Asteburuko elurteak zuri-zuri utzi zuen Sadar zelaia.  Berria - Kirola   2004-12-29

3 (hitz elkartuetran lehen osagai gisa)

Elurte-gau batekoa bezain oparoa zen isiltasuna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.

Hego Euskal Herria alerta egoeran dago elurte eta eurite arriskuagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Espainiako Babes Zibilerako Zuzendaritzak atzo amaitu zuen elurte eta haizete arriskuagatik Hego Euskal Herrian indarrean zegoen alerta egoera.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus