Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurrengo urtean, berriz, 1947an, Candanchu aldean, Riosetan justu, elurte formal batean, elurrolde batek suntsitu zuen militarren komando unitate bat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.
43 urteko Michio Sato eta 49ko Hideji Nazuka japoniarrak hil dira Himalayan, Annapurna mendian gora, elurrolde batek harrapatuta. Berria - Kirola 2004-10-12
Europako Mendietan igandean izandako elurroldean mendizale bizkaitar bat hil zen. Berria - Euskal Herria 2004-05-04
Elurrolde metodikoa izan zen, jausi eta jausi jardun zuen dena eternalki estali nahi balu bezala. Esan nahi dut pilatuz eta pilatuz joan zirela aitaren aurkako frogak, harik eta elur-bolatxo bat zirudiena elurrolde bihurtu zen arte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 258. orr.
Cho Oyu mendian orain dela gutxi egondako mendizaleekin hitz egitea da lehen pausoa, hango egoeraren berri zehatza edukitzeko: elurrolde arriskua, eguraldia, mendizalea egon litekeen inguruko zehaztasunak. Berria - Kirola 2004-10-20