Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elurpe 1 iz elurraren azpialdea.

Elurpe hartan elkarri begira geundela, ama agertu zen, zulo gaineko haitz batean harro, begiak nigan iltzatuta, hortzak erakusten zizkidan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 42. orr.

2 (deklinabide atzizkiekin)

Viena osoa dantzatzen zen elurpean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

Egunaz berdin gauaz, eguzkitan nola elurpean, bakartasunean edo dantzaren ospean.  Herria   2005-07-21

Milioika afganiar oinez ibili ziren luzaroan, euripean eta elurpean, hauts artean, eta hainbat orduz egon ziren itxoiten bozkatu ahal izateko, beraz, euren borondatea errespetatu behar da.  Berria - Mundua   2004-10-12

Eta bertago genituen muino apalagoak berak ere, elurpean ikusi genituen luzaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 205. orr.

Gauaz behar zen ibili, mendiz mendi, hotzean anitz aldiz, lano, euri, elurpean orenak eta orenak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.

Dena elurpean geratuko da laster, parajeotatik inor pasatu izan ez balitz bezala, teknikoki ezer gertatu ez balitz bezala geratuko da dena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 330. orr.

Filma ikusi zuen jendeak aho batez zioen eszenak errealismo handikoak zirela; bikote gazte bat elurpean geratzen den momentua, hunkigarria.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 99. orr.

Turista europarrak zur eta lur gelditu ziren Aljeria eta Tunisia elurpean ikusita.  Berria - Harian   2005-01-27

Elurpean edo etxe hondatuetako zaborpean edo ur azpian itorik daudenak aurkitzeko ez da zakurra baino.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 47. orr.

Hari batetik zintzilik daraman goiasmo handi batekin, nola oroiberritu lezake orduan gizonak mundua, zortzi mila metro lodiko elurpean?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 184. orr.

Soldadu bat ikusi zuten, bi eskuak aurrera, elurpeko liluramendu hartan, elur bisutsaren astinaldiak eraginiko eldarnio hartan, maite zuen emakumea besartean zuela, benetako emakumea hartzen zuela sinestun.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dena elurpean (3); elurpean edo (3); eta elurpean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus