Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eltzegile (orobat eltzegila g.er.) iz ogibidez eltzeak egiten dituen eskulangilea. ik buztinlari.

Eltzegilea buztin biguna lantzen saiatzen da eta eguneroko premietarako ontziak moldeatzen ditu.  Elizen arteko biblia   Jkd 15,7

Lokatza bezala zapalduko ditu gobernariak, eltzegileak buztina zapaltzen duen bezala.  Elizen arteko biblia   Is 41,25

Entzuna ere badut, eltzegilearen antzekoa dela izamena eta eltze eder bat egin dezakeenak, berdin ditzake bi, hiru, eta ehun ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 159. orr.

Labeak probatzen ditu eltzegilearen ontziak.  Elizen arteko biblia   Si 27,5

Jeremias eltzegilearen lantegian.  Elizen arteko biblia   Jr 18,1 tit

Aste undar huntan, larunbat igandez, iraganen da eltzegileen merkatua.  Herria   2002-09-19

Publikoak bozkatzen ahalko du ere eltzegile bakotxak eginen duen obra ederrenarentzat.  Herria   2002-09-19

Elkarren artean erabaki ondoren, "Eltzegilearen soroa" erosi zuten diru harekin, kanpotarren hilerri izan zedin.  Elizen arteko biblia   Mt 27,7

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus