Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hirugarren izurria: eltxoak. - 0. orr.
Malco berehala hasi zen esaten "Euliak, inurriak, hiru kakarraldo, eltxoak, libelulak, matxinsalto bat, erleak". Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 110. orr.
Ezerezetik sortuak, eltxoak talka bat, bidea lausotzen duen orban bat dira haizetakoan. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 18. orr.
Sakan honetan, eltxoek ziztatu egingo zaituzte. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Eltxoek, berriz, basa arratoien odola xurgatu eta gizon-emakumeetara hedatzen dute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 22. orr.
Malaria horrelako eltxo batek kutsatzen du, anofele deritzan eme batek. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 167. orr.
Anofele eltxoaren kasuan gauza bera gertatzen da. Berria - Gaiak 2004-09-15
Tigre eltxoak aurkitu dituzte Sant Cugat herrian. Berria - Gaiak 2004-09-15
Eltxoak ezkutatu egiten dira lehendabiziko izotzarekin. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 56. orr.
Artean, gogoan zuten israeldarrek erbestealdian gertatua: nola lurrak, animalien ordez, eltxoak sortu zituen. Elizen arteko biblia Jkd 19,10
Zingiran, eltxoen hodei bat buru atzean zuen birundan. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 62. orr.
Enara batek hegaldi laburra egin zuen etxearen teilatupeko habia ezkututik eltxoren baten bila, gero berriro habiara itzultzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 125. orr.
Inguruetan zebiltzan eulitxo eta eltxoak harrapatzeko izugarrizko trebezia erakusten zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 155. orr.
Hiriko agintariek eltxoak fumigatzeko kanpaina bat abiatu dute aste honetan. Berria - Gaiak 2004-01-25
Enara bakar batek urtero hamar milioi eltxo irensten omen ditu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 111. orr.
Gordeta neukan gertaera hartarako itxaropena eta desioa, amuarrainak eltxoa amesten duen beste. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 77. orr.
Ez dakit beti eltxo bera zen ala eltxo diferenteak ziren. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 208. orr.
Aurpegia okertu zuen, begian eltxo bat sartu balitzaio bezala. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 151. orr.
Gerta liteke mendi handi baten neurriko gizabanako bat izatea, buru askotakoa, airean igerian; edo gerta liteke eltxo baten neurriko elefantea existitzea, bai eta elefante baten neurriko eltxoa ere; hori guztia -diote- arrazoimenak onargarri du. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.
Hori ustekabea izan da managerrarentzat, burmuina eltxo batena bezalaxekoa baitu. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 176. orr.
Koramora eltxo handi, luze eta nagi bat da; batzuetan, etxeetan sartu, edozein hormatan jarri, eta hortxe geratzen da, egonean eta bera bakarrik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 138. orr.
Bada Silari eta Alburno-ko basoen inguruan, lizarrak ostutsu diran tokian, eltxo egalari bat erromatarrek asilus esaten diotena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 250. orr.
Gerta liteke mendi handi baten neurriko gizabanako bat izatea, buru askotakoa, airean igerian; edo gerta liteke eltxo baten neurriko elefantea existitzea, bai eta elefante baten neurriko eltxoa ere; hori guztia -diote- arrazoimenak onargarri du.Bonbillen argiak eltxo madarikatuak erakartzen ditik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.
Txilardien gainean eltxo gosetien hodeiak dantzan ari ziren biraka. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 244. orr.
Bere ziztada ohiko eltxoena baino mingarriagoa da, baina ez da arriskutsua. Berria - Gaiak 2004-09-15
Beste herrialderen batean ere aurkitu dute eltxo mota hori ezta? Berria - Gaiak 2004-09-15
Zur bernizatuzko janaritegi eroso bat egin du, egiazko eltxo sarez hornitua, gainera. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 48. orr.
Lurreko hautsa eltxo-saldo bihurtu zen Egipto osoan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 159. orr.
Ai Etiopiako ibaiez bestalde dagoen lurraldea, eltxo-burrunbadaz beteriko lurraldea! Elizen arteko biblia Is 18,1
Egiptoko hauts guztia gizaki eta abereentzat gogaikarri zen eltxo-izurri bihurtu zen. Elizen arteko biblia Ir 8,13
Eguzkiaren begian, artean ere, elizan xaguxarrak beren asma ezinezko joan-etorrietan eltxo harrapatzen ibiltzen dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 182. orr.
Batzuetan posta-kartutxoak erabili ohi ditu eltxo ehizan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 49. orr.
eltxo bat (8); eltxo batek (3); eltxo baten (5); eltxo eta (3); eltxo mota (4); eltxoak bezala (3); eltxoek zabaltzen (5); eltxoek zabaltzen (5); eltxoek zabaltzen dute (3); eltxoek zabaltzen dute (3); eta eltxo (4); eta eltxoak (7); hautsa eltxo (3)