Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elokuentzia 1 iz hitzaren bidez hunkitzeko edo konbentzitzeko artea; etorriaz eta eraginkorki hitz egiteko ahalmena.

Memiorekin, oihaneko tenplu narea utzi, eta elokuentzia ikastera joan zen Erromara.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

Lehenagotiko bertsogileen elokuentzian pausatzen da gehiago, bide berrietan abiatu barik.  Berria - Kultura   2006-01-15

Elokuentzian eta hitzetik-hortzerakotasunean trebatzen du, erreflexu-bizkortasunean eta ulertzeko eta zeure burua ulertarazteko gaitasunean. Idazle guztiei nire esker onik handiena erakusten diet [...]; horiei esker gu, iturritik ura edanez bezala eta gure asmoetarako egokituz, idazteko ahalmenak elokuentziaz eta zorroztasunez ugalduta aurkitzen gara, eta autore horietan fidatuz ausartzen gara sistema berriak prestatzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 252. orr.

Haietako bat Ernesto Alvarez zen, gizon beltzarana, begi-beltza eta bizarra zuritzen hasia zuena; elokuentziaz eta berotasun handiz hitz egin zuen mitin hartan; haur abandonatuez, eskaleez, emakume eroriez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.

Elokuentzia, eskolako lau hormetara kondenaturik, jendaurreko hitz jario huts bilakatu zen, arauak buruz ikasi beste xederik gabe.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 198. orr.

Parrokoak hau eta beste esan dezake, deklama dezake, elokuentziaren edergailuek eta teologiaren argudioek ez dute liluratuko ezkerreko aulkien atzenean dagoen gizon argalen samalda.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.

Eta gauza izango da, agian, bere elokuentziaz, hura erabat aldatzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 109. orr.

Horrela bereizi egiten ditu jakituria eta elokuentzia; hau asaldatzaile izateko jaio denarentzat beharrezkotzat jotzen du, eta ukatu egiten dio bestea, bakearen subirano absolutua dena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 156. orr.

Gaitasun bat aski da sedizioak bultzateko: jakituriarik gabeko elokuentzia.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 139. orr.

Estatuaren subertsioan bat datoz ergelkeria eta elokuentzia, aspaldian (alegiak dioenez) Pelias, Tesaliako erregearen alabek, Medearekin batera aitaren kontra konspiratu zutenean bezala.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 160. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Emakume-elokuentziaren leherraldi honen zaztada bukaeran zetorren: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus