Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkartze 1 iz elkarrekin jartzea; elkarri laguntzeko, elkarrekin zerbait lortzeko biltzea edo batzea; sexualki elkartzea.

Neuk imajinatu nuen zer zen gizonaren eta emakumearen arteko elkartzea, baina Jacquek egiaztatu zidanean, harro samar sentitu nintzen neure kabuz asmatu nuelako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 236. orr.

Ikus dezagun, lehenbizi, elkartzearen alderditik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 173. orr.

Badira eguna urratu arte irauten duten elkartzeak, eta beste batzuk, berriz, aitaren batean amaitzen direnak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 161. orr.

Betiraun guztitik hartutako kolpeen eraginez, hainbeste izan eta hainbeste aldakuntza jasanik, era guztietako mugidak eta elkartzeak esperimentatuz, azkenik gauzadi hau sortzeko eta irauteko moduko egituretara iritsi dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Hiri honetara dator, eta hemen elkartze bakoitza gertatuko zaio mingarria, desatsegina eta estua.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.

Elkartze hauek perpausaren zatien nozioa finkatzen dute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 174. orr.

Hauek hodei txiki berriak sortzen dituzte; gero hauek elkarri batzen eta gehitzen zaizkio eta elkartzez handitzen dira eta haizeek arrastatzen dituzte, denborale ohila abiatu arte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 419. orr.

Aurrerago joz, gorputzak edo gauzen lehenkiak dira, edo lehenkion elkartzez osatuak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.

Orobat, latinezko quadruplex-a sintagma bat da, bi elkartzezko sailetan oinarritzen delako.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 164. orr.

Zeren elementu horien baitan indar ezkutu hori ez balego, ez ziren lurrean erneko bertan erein ez diren hainbat eta hainbat; ez eta itsasoetan eta lurrean hainbat izaki aurrez ar-emeen elkartze barik sortuko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ilunabarreko elkartze ilun baten ondoren [...], William Graemek heriotzatik honantzagoko eta agian haratagoko maitasuna eskaini zion Barbara Alleni.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Elkartze sexuala ez da erlojuaren kontrako lasterketa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 126. orr.

Mendebaldeko ideologia politikoaren ezaugarri nagusia, elkartze politikoaren printzipio gisa behin eta berriro hurbiltasun geografikoaren akzidente fisikoa hartzea izan da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 255. orr.

Segur gaude elkartze ofizial honi esker, gure bi herrien bategiteari laguntzen diogula, adiskidetasunean, tolerantzian eta elkarren ganako errespetuan.  Herria   2004-11-11

Elkartze mentalez osaturiko taldeetan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 161. orr.

Elizaren garaipenaren bidez bakea berriro ezartzeak ez zuen desagertarazi, baizik eta, alderantziz, berretsi egin zuen Jahve eta Kristoren elkartze inkongruentea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.

Elkartze eta berriketaldi klandestinoak zirela esango nuke Bonxeko haiek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 90. orr.

Bururatu zitzaion bigarren elkartze hura lehenengoaren oso antzekoa zela xehetasun guztietan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 234. orr.

Komeni da lagunari galdetzea zer gustatzen zaion eta elkarrekin hobetzea maitasunezko elkartzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 173. orr.

Orain, bat-bateko elkartze haren ondotik -ostiralean, beraren etxe aurrean- aldatu egin zen tupustean gertaeren moldea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 130. orr.

-Hau ustekabeko elkartze atsegina! -esan zuen Txitxikovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 505. orr.

Posible dela, printzipioz, gure ondorengoen etorkizuna hobetzea zenbait neurri baliatuz, hala nola elkartze kontrolatu edo "aholkatu"zko sistema bat ezarriz edo bikote bakoitzari baimenduriko haur kopurua doituz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 154. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaueko bileran, elkartze-lekura joateko saio serio bat egitea erabaki zuten laurek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 181. orr.

Elkartze mailako lotura, berriz, in absentia elkartzen ditu terminoak, sail mnemoniko birtual batean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 159. orr.

Erlazio sintagmatikoak eta elkartze erlazioak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 158. orr.

Elkartze multzo bat zein sintagma mota bat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 180. orr.

Elkartze familia baten terminoak, aldiz, ez dira kopuru mugatuan agertzen, ezta ordena jakin batean ere.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 161. orr.

Baldin giza harremanek lan sortzailea, maitasuna, artea, balute oinarri, gizakion elkartze beharra ederki ase lezakete.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 45. orr.

1996: Europako Batasunarekin elkartze akordio bat sinatu zuen.  Berria - Mundua   2004-04-30

Ikur linguistikoan parte hartzen duten terminoak, biak psikikoak direla, eta gure burmuinean elkartze lotura baten bidez batuak daudela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 96. orr.

Goizean kausitu dituzte elkartze-herriaren hegian, menditik datorren haizeak ekarriak bezala.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 98. orr.

Hortik etorri da ezen, denbora luzean sakabanaturik egonik, elkartze eta mugida mota guztiak probatu ondoren, azkenean batu egin direla, euren elkartzetik gauza handiak, lurra, itsasoa, ortzia eta espezie bizidunak, abiarazteko moduan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.

Zuzenketa hark adierazpen eta elkartze askatasunak bermatzen zituen.  Berria - Kultura   2006-02-05

Elkartze, manifestazio, askatasun, parte-hartze eta ideologia eskubideak daude jokoan.  Berria - Harian   2005-02-20

Uko egitea jangurari edo andrearekin elkartze nahiari.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 64. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsaso Beltzeko nagusi helenikoak eta eurasiar estepako mendebaldeko badia handiko eszitiar nagusiak probetxuzko merkataritza-elkartzeari ekin zioten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

Konoaren eta planoaren elkartzeen gorabeheren irispiderako proiektu-zirriborroa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

Sexu-elkartzeen zapalkuntzaren egunak izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.

Jainko ezezagun baten eta prostituta baten elkartzetik jaio zen Ciril Tourner.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Herrialde bakar batek Historian izan duen matematikari-elkartzerik handiena XVIII. mendearen bukaeran izan zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus