Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baliteke gure esperientzia-ezagutza bera ere zirraren bidez jasotzen dugunaren eta (sentsuzko zirraren bitartez suspertua besterik ez den) gure ezagumen berak sortzen duenaren elkartukia izatea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 32. orr.
Zatigarritasunak elkartuki bat aurresuposatzen badu ere, ez du halabeharrez substantzien elkartukirik eskatzen, baizik substantzia bat eta bakarraren (ahalmen ezberdinen) mailena besterik ez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.
Hainbat zerizanen artean banatuta dauden errepresentazioek (adibidez, bertso bateko banako hitzak) ez dutenez inoiz pentsamendu oso bat (bertsoa) osatzen, orduan pentsamendua ezin zaio elkartuki bati atxiki elkartukia den heinean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 162. orr.
Izan ere, elkartukiak pentsatuko lukeela onartzen baldin badugu, orduan bere zati bakoitza pentsamenduaren zati bat litzateke, baina denak batera hartuta barnebilduko lukete pentsamendu osoa lehen-lehenik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 162. orr.
Elkartukitik abiatutako argipenik baimentzen ez diolako. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.