Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkartu (3.747 agerraldi, 257 liburu eta 46.014 artikulutan; ETCn 10.524 agerraldi), elkar(tu), elkartzen da/du ad elkarrekin jarri; elkarri laguntzeko, elkarrekin zerbait lortzeko bildu edo batu.

-Egongelan elkartuko gara -xuxurlatu zion Harryk.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 52. orr.

Kartzelan elkartu ginen hurrena, Parisko garaiez geroztik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 59. orr.

Goetheplatzen elkartu ginenean, ordea, paseatzea nahiago zuela esan zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 99. orr.

Larunbat goizean Ikastetxetik alde egin nuen, goizeko bederatzietan Elizpean elkartu behar genuelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 188. orr.

Hurrengo igandean, zera, hitzordua jarrita elkartu gintuan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 73. orr.

Larunbatero eta igandero elkartzen ziren, batzuetan maizago, jairen bat bazen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.

130 lagun elkartu dira Tokioko batzarrean.  Berria - Gaiak   2006-01-13

Eguerdian deituta zeuden manifestazioetan 4.000 lagun elkartu ziren Bilbon.  Berria - Harian   2006-03-10

Duela hamar urte elkartu ziren ELA eta LAB lehen aldiz, Lan Harremanen Euskal Esparruaren alde.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

Zenbait alderdi txiki ez dira kandidatura bateratura elkartu.  Berria - Mundua   2004-02-21

Bi komunitateak federazioan elkartzea aurreikusten da.  Berria - Mundua   2004-02-13

Handik aste batzuetara, Marokoko "osteratxo"aren amaiera ona ospatzera elkartu ginenean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 216. orr.

Gorabehera arrunt samarrei buruz mintzatu ginen, ezer geurerik esateari beldur bagenio bezala, uste dut eguraldia ere aipatu genuela, bi arrotz lehen aldiz elkartzen direnean bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 93. orr.

Etorkiz noblea eta jakintza haundikoa, gazteluko buru zela gizona, etsaiarekin elkartu omen zen, nafarrok gaztelauekin gerra latzak bizi genituen garaian.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 125. orr.

Hemeretzi urterekin elkartu ginenetik ez gara gehiago apartatu.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 173. orr.

Beren ezberdintasunean elkarturik, ebanjelio-proiektu bera bizimolde ezberdinetan biziko dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1167. orr.

Izango ote dugu han elkartzeko aukerarik?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 13. orr.

Begira, Mijuiev, patuak elkartu gaitik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

Musikak aspaldi elkartu zituen, 60ko hamarkadan, boskote errepikaezin batean.  Berria - Kultura   2004-07-13

Osterantzeko gauza guztien gainetik, musikarekiko afizioak elkartzen zituen Luigi eta Mentxu, Gainerako jendeak pentsatuko zuen bizi zuten unearen gogorrak elkartzen zituela bi emakumeak besarkada estuan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 74. orr.

Narrastiak agertu zirenean, duela 300 milioi urte, denak elkartu eta pentsatzen hasi ziren nola konpondu uraren beharra izatea ugaltzeko, nola alde egin etxetik mundu berrien bila joateko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 218. orr.

Hurrengo orduak ezpainak elkarri lotuta igaro genituen, eskuak elkartuta.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 211. orr.

Nanak-ek sortu zuen erlijio hori, islama eta hinduismoa elkartu nahian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 50. orr.

Herri musika eta bertsularitza elkarturik, bi eguneko jardunaldiak proposatuak dira Oiartzunen, azaroaren 30ean eta abendoaren 1ean.  Herria   2002-11-21

Elizan dauden muturreko bi alderdiak elkartzeko erdibideko aukera hartu du Canterburyko gotzainak.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Mazedonian ere, Euripides hilobiratua dagoen lekuan, monumentuaren ezkerretik eta eskuinetik etorriz bi ibai elkartzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3830. orr.

Erdialdeko Asiako biribilunean beste leku hauetako bideak elkartzen ziren: iraniar goi-ordokiaren bidez Tigris-Eufrates arrokoak, Hindu Kush mendiguneko igarobideetan zehar Indiakoak, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.

Hala gauzen haziek eurek, berez eta ausaz elkar joka, hamaika eratara kasualki, alperrik eta hutsalki elkartu ondoren, azkenik batzuek asmatu zuten bat egitea, gorputz handiok bat-batean betiko sortarazteko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 155. orr.

Ez dira zientzia eta teknika, teoria eta praktika elkartu teknozientzia berri batean?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Bi zuzen horiek elkartzen ez badira, ez alde batetik eta ez bestetik, pa-ra-leloak dira orduan!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.

Konbinazio horrek ez luke izateko arrazoirik, gogoak elkartuko ez balitu forma osagaiak esanahiaren aldetik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 206. orr.

Transmisio-prozesuan banatu egin diren kultur elementu osagarriak bildu eta elkartuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

Nola, letrak elkarturik, hitz bat sortzen den beti, nahiz eta batzuetan deabruak soilik jakin haren esanahia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.

Hamabost salmo dira guztira eta Frantziskok salmo askotako zatiak elkartuz eta moldatuz egin zituen denak, bi izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Atomoaren nukleoa osatzen duten partikulak eta horiek elkartzen dituzten indarren inguruan eginiko ikerketa.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Hasieran bakoitza bere aldetik zabaldu zen, gero elkartuz joan ziren, gaur egun duten hitzaldi bateratu baten forma hartu zuten arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

Onartu beharra dauka berba zaharrei adiera berriak emateaz gain, kupidarik gabe bere gisara moldatu, elkartu eta kontrajarri dituela askotan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 7. orr.

2 (norbait edo zerbaitekin)

Arimak Jainkoarekin elkartzeko duen bidea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

Zoritxarra besterik ematen ez dion jendearekin elkartzen da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Laster elkartu ziren ama-alabekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Aitarekin elkartzeko itxaropena!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.

Hildako haien artean Sangarre buhamea zegoen, hirian alferrik sartzen saiatu zena Ivan Ogareffekin elkartu nahian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 456. orr.

Telefonoz deitu zioten eta gonbidatu ere bai Souslovekin elkartzeko.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 71. orr.

Posta etxe batera iristean, bi berriemaileak jaitsi eta Mikel Strogoffekin elkartzen ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 173. orr.

Jaunarekin elkartzen dena, berriz, berarekin espiritu bat bera egiten da.  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,17

Gure mugimenduarekin elkartu ziren, kurduon auziaren alde egiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 58. orr.

Hitz gutxitan esan nion borrokalariekin elkartu nahi genuela.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 94. orr.

Haurren artean elikagaiak banatzea ez da aski: euren senideekin elkartu, osasuna eta hezkuntza eskubideak bermatu eta abusurik jasan ez ditzaten neurriak hartu behar dira.  Berria - Harian   2005-01-07

Hemendik dator oso eredugarria ez den kristautasun modernoaren paper politikoa: hemeretzigarren mendean monarkiarekin eta aristokraziarekin elkartu zen demokrazia liberala salatzeko; hogeigarren mendean demokrazia liberalarekin elkartu zen totalitarismoa salatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 113. orr.

Zapatak dira munduarekin dugun lotura nagusia, lur hurkoarekin elkartzen gaituen mintz kruziala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.

3 (norbait edo zerbaiti)

Basamortuan, harenganako jelosiaz, aurka altxatu zitzaizkion beretar ez zirenak: Datan eta Abirami elkarturiko jendea eta Koreren taldea, haserre-suminez beterik.  Elizen arteko biblia   Si 45,18

Talde nagusi horri Errusiaren auzoko hurbilenak elkartu zitzaizkion, Baltikoko ekialdeko kostan zeudenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.

Elkarte eta Sagardotegietatik beren etxeetara erretiratuz zihoazen edo sokamuturrean lasterka egiteko zain zeuden gautxori batzuk elkartu zitzaizkien.  Askoren artean   «Rataplan» - 39. orr.

Ijito batzuk elkartu berri zitzaizkien eta hala-moduzko flamenko arrasto eta gitarra doinu garratz, baina hala ere ederrak, entzuten ziren tarteka.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 212. orr.

Berehala garraztu zitzaidan, ordea, eztia: kalean aurrera gindoazela, Klaus elkartu zitzaigun atzetik oihuka etorrita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

Hogei minutu geroago, Trelawney andereñoaren ikasgelara zeraman zurubiaren barrenean elkartu zitzaien Hermione, oso urduri eta nekatuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 240. orr.

Soinu harmoniagabe haiei ehiza-adarraren nota guztiz zorrotzak eta danborraren errepika elkartu zitzaizkien.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Ibarretxe plana, EAE estatu espainolari elkartutako nazio libre bihurtu nahi duena, ez dago joko demokratikoaren arauetan oinarrituta.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Beherakoan Cioni elkartu zitzaien (Fassa), eta esprint arraroan, denetan ahulen zegoena nagusitu zen: Jeker.  Berria - Kirola   2004-05-02

4 (sexualki)

Eta emaztearekin elkartzerakoan, jaiki biok, egin otoitz eta eskatu zeruko Jaunari, zuetaz errukitu eta osasuna eman diezazuen.  Elizen arteko biblia   Tb 6,18

Lilith, gaueko erregina edo gaueko mamua, Jahvek sortutako lehenengo emakumea izan omen zen, Eba bera baino lehenago lokatzez egina, baina arima gaizkiari atxiki omen zion eta espiritu gaiztoekin elkartuz izaki gaiztoak sortu zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 49. orr.

Bizidunak ez dira ugaltzeko elkartzen, plazera lortzeko baizik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 178. orr.

Badira espezie hermafroditak, hala, batzuetan beste kide batekin elkartzen dira, eta bestetan beren kabuz moldatzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 71. orr.

Elkartu eta besarkatu; pasioa, eta, ondoren, oroitzapen on bat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 261. orr.

Elkartzea erabaki ondoren, jolasean hasten dira, elkar igurzten eta miazkatzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 125. orr.

Gehiagotan elkartu ez ezik, kalitatea ere areagotu genuen, hau da, gehiagotan eta hobeto egiten genuen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

Ondoren, putetxean, putarekin elkartu ordez, gudariak putari ez dio muinoia erakutsi besterik egin nahi.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 123. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Niri ere asko gustatzen zaizkit familia elkartuak.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 21. orr.

Bi aldare elkartuen bolumena zaharrarena halako bi zen, izan ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 199. orr.

Eman dezagun dé-faire hitz elkartua dugula.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 164. orr.

Badaude banako batzuk hitzak baino handiagoak direnak, hala nola hitz elkartuak. Orobat, gertaera fonetiko bat dago Springbrunnen, Ritschule-ren tankerako elkartuen oinarrian.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 140. orr.

Abizen elkartu batzuetan, hitz bat eta bere antonimoa aurkitu ahal ditugu: Beheregarai, Garaiabeitia, Beitialarrangoitia, Etxebarriazarraga.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 236. orr.

Rio Negroko ur marroi iluna, gai elkartu organiko ugari baitu bere baitan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aldiz elkartu (6); arbasoekin elkartu (6); asko elkartu (5); atarian elkartu (5); atarian elkartu ziren (4); atzo elkartu (4); aurrean elkartu (7); aurrean elkartu ziren (6); bakar batean elkartu (4); bat elkartu (8); bat lagun elkartu (17); batean elkartu (23); batean elkartu ziren (6); batekin elkartu (23); batekin elkartu zen (6); batzuekin elkartu (5); batzuk elkartu (6); berarekin elkartu (7); berarekin elkartu bezain (4); bere arbasoekin elkartu (6); berehala elkartu (5); berriro elkartu (24); berriro elkartu eta (4); berriro elkartu ziren (4); berriz elkartu (13); berriz elkartu ziren (5); bertan elkartu (7); besteekin elkartu (5); biak elkartu (5); denak elkartu (6); denak elkartu eta (4); denok elkartu (5); dira elkartu (5); dozenaka lagun elkartu (4); eguerdian elkartu (5); ehunka lagun elkartu (6)

elkartu ahal (9); elkartu aurretik (5); elkartu baino (5); elkartu behar (30); elkartu behar dugu (4); elkartu beharra (7); elkartu bezain (6); elkartu bezain laster (6); elkartu da (29); elkartu den (7); elkartu dira (103); elkartu diren (14); elkartu ditu (25); elkartu dituen (4); elkartu dituzte (5); elkartu du (5); elkartu egin (28); elkartu egin behar (6); elkartu egin dira (4); elkartu egin ziren (8); elkartu egiten (10); elkartu ere (4); elkartu eta (134); elkartu eta gero (5); elkartu ez (7); elkartu gabe (7); elkartu gara (16); elkartu ginen (47); elkartu ginenean (15); elkartu izan (10); elkartu izana (9); elkartu nahi (38); elkartu nahi ditu (4); elkartu nahi izan (5); elkartu nahian (4); elkartu naiz (6); elkartu nintzen (6); elkartu ohi (6); elkartu ondoren (7); elkartu ostean (7); elkartu zarete (5); elkartu zen (86); elkartu zen atzo (4); elkartu zen eta (5); elkartu zenean (7); elkartu zirela (7); elkartu ziren (324); elkartu ziren atzo (32); elkartu ziren eta (16); elkartu zirenean (20); elkartu zirenek (4); elkartu zituen (41); elkartu zituzten (6); elkartu zitzaien (9); elkartu zitzaion (13); elkartu zitzaizkien (11); elkartu zitzaizkion (8); elkartu zuen (6)

emakume elkartu (4); emakumeak elkartu (6); ere elkartu (25); ere elkartu ziren (4); eskuak elkartu (9); eta elkartu (12); ez elkartu (7); gehiago elkartu (7); gehiago elkartu dira (5); goizean elkartu (4); guztiak elkartu (12); guztiak elkartu eta (4); haiek elkartu (4); haiekin elkartu (5); han elkartu (11); harekin elkartu (11); hartan elkartu (4); hitz elkartu (6); horretan elkartu (4); inguru elkartu (26); inguru elkartu dira (4); inguru elkartu ziren (19); inguruan elkartu (7); inguruan elkartu ziren (4); jendea elkartu (7); kideak elkartu (4); lagun elkartu (86); lagun elkartu dira (7); lagun elkartu ziren (71); lagun inguru elkartu (22); lehen aldiz elkartu (4); milaka lagun elkartu (6); musikariak elkartu (4); nirekin elkartu (6); nola elkartu (15); norekin elkartu (4); onenak elkartu (4); ordezkariak elkartu (4); pertsona elkartu (5); plazan elkartu (8); plazan elkartu ziren (4); presidentearekin elkartu (5); presidentearekin elkartu zen (4); taldeak elkartu (4); ugari elkartu (5); zergatik elkartu (4)

batean elkartuak (4); elkartua eta (5); elkartuak dira (4); elkartuak eta (6); hitz elkartuak (11); hitz elkartuen (4); hitz elkartuetan (4)

arbasoekin elkartuko (5); asko elkartuko (4); bat elkartuko (4); berriro elkartuko (9); berriz elkartuko (6); elkartuko da (26); elkartuko dela (6); elkartuko dira (106); elkartuko dira gaur (9); elkartuko diren (8); elkartuko ditu (13); elkartuko dituen (5); elkartuko dituzte (4); elkartuko gaituk (6); elkartuko gara (26); elkartuko ginela (5); elkartuko ginen (6); elkartuko naiz (7); elkartuko zaio (5); elkartuko zela (4); elkartuko zirela (6); elkartuko ziren (9); elkarturik eta (7); elkartuta egon (4); elkartuz eta (7); elkartuz gero (5); ere elkartuko (4); gaur elkartuko (4); gazteak elkartuko (4); gazteak elkartuko dira (4); han elkartuko (5); lagun elkartuko (4); laster elkartuko (5); noiz elkartuko (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus