Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkartrukatu, elkartruka, elkartrukatzen du ad elkarrekin trukatu.

Internautok saretik filmak jaitsi eta elkartrukatu zituzten, eta horregatik hiru hilabeteko kartzela zigorra eta 2.000 eta 5.800 euro arteko isuna ordaindu beharko dute.  Berria - Kultura   2004-04-30

MIDASeko kide garenon artean informazioa elkartrukatzen dugu, eta bakoitzaren arazoak eta proiektuak ezagutu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Erdibana ikasten zituzten ikasgaiak, eta, azterketa garaian, jakinduria hura guztia elkartrukatzen zuten disimulu handiz.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 44. orr.

Elkartrukatzen hasi gara bateko eta besteko bizipen eta esperientziak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 102. orr.

Egun hauetan, iritziak eta esperientziak elkartrukatzeko aukera izan dugu.  Berria - Ekonomia   2004-06-19

Ideiak eta proposamenak elkartrukatzeko eremua, elkarri entzuteko eremua den heinean, aurrera doa.  Berria - Mundua   2004-07-28

Iritziak plazaratu eta elkartrukatu egiten dira.  Berria - Kultura   2006-03-26

Ekonomia estandarrak merkatuan elkartrukatzen diren ondasunen azterketara jotzen du batik bat, hau da, truke-balio bat, moneta balio bat duten ondasunetara.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

Kolektiboen beharretara egokitutako kultura bat sor daiteke, humanistago eta jakinduria elkartrukatzera zabalduago bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus