Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkartezin (ETCn 78 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian elkarrezin agertzen da, ETCn 22 agerraldi) iz ezin elkartuzkoa. ik elkarrezin.

Ia ezertan ez dute kointziditzen, bi mundu elkartezin dira, bi mundutatik ari dira hitz egiten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 102. orr.

Ezin zitekeen egia izan, ezinezkoa zen bi pertsona haiek, elkartezinak, areago etsaiak, bata bestearekin egotea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Nork azpimarratzen du, nori interesatzen zaio behin eta berriro bi gizarte bereizi eta elkartezinak aurkeztea?  Berria - Harian   2005-06-24

Euskal gizartea inoiz baino zatituago dago, elkartezinak diruditen proiektu politikoengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Ez zen aprobetxatu, ala ezin da aprobetxatu, imajinario zinez liberal bat elkartezina delako antolatu den gisako Estatu batekin, gutxien-gutxienez erradikalki federala ez den bitartean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 15. orr.

Zentzu honetan bakarrik da "politikoa" Herder-en Volksgeista: klase gorekin edo Estatuarekin elkartezina izatean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus