Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkartetxe (orobat alkartetxe g.er.) iz Eusko Alkartasuna alderdiaren egoitza.

Aratsaldeko 7etan, bilkura idekia Elkartetxean (47, Pannecau karrika) EAko zuzendaritzako kide eta hautetsi handien partehartze eta presentziarekin (legebiltzarkideak, biltzarkideak, zinegotziak etabar...).  Herria   2004-03-18

Joanden ortzegun aratsean jendalde pollita bildu da Baionako Elkartetxean Sabin Intxaurraga Sailburuaren entzuteko.  Herria   2004-05-13

Eusko Alkartasunak antolaturik, Mikel Irujok eskainiko du mintzaldi bat Senpereko Elkartetxean, maiatzaren 19an, ostegun aratsaldeko 6.30etan, Europako Lege Nagusiaz.  Herria   2005-05-19

Atzo egin zuten asanbladan alkartetxe guztiak izan ziren, Zuzendaritza Nazionalaren aldekoa den Grosekoa ezik, eta EA eta EAJren arteko koalizioari «aldekotasunik aldekoena» adierazten dion dokumentua hitzartu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

EAko presidente Begoña Erraztik «herriaren aldeko konpromisoa hartzeko garaia» dela azpimarratu zuen atzo Gasteizen, Alkartetxe baten inaugurazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus