Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
212 elkartekide (departamenduko bortzgarren elkartea kide kopuraren partetik), 11 talde xapelketetan arizan direnak. Herria 2004-07-08
Elkarte osoa da sakratua, eta elkartekide guztien artean dago Jauna. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 207. orr.
Bi gizakien arteko elkarte batean, ezinbestekoa da elkartekide bati boto haztatua ematea, oinarri hartuta abantailadun sexuari aitortzen zaion lehentasuna. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 109. orr.
Elkartekide guziak gomit dira biltzar hortarat. Herria 2003-12-11
Elkartea bera azkartu da azken denbora hotan, elkartekide gehiago bereganaturik. Herria 2005-10-06
Goizean, ezohiko batzarra egingo dute elkartekideek, azken urteen balantzea eta etorkizuneko erronken inguruko hausnarketa egiteko. Berria - Kultura 2004-07-03
Biltzar hori legez bali izaiteko, hunenbeste elkartekide behar da han kausitu. Herria 2001-05-03
Ondotik aurresku kartsu bat elizako atean, ohoratuz elkartekide xaharrenak. Herria 2005-10-20
Eraztunaren Elkartekideak etxe eder batean bizi ziren Gandalfekin batera, eta nahi zuten moduan ibiltzen ziren hirian batera eta bestera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 309. orr.
Elkartekideentzat: 30 euro. Herria 2004-06-17