Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Partida bukatuta gero, elkarrizketatzaile batek galdetu zidan ea zer nahiago nuen, baldintza bertsuetan: edo Espainiako selekzioarekin jokatu edo Euskal Herrikoarekin. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 222. orr.
Behin elkarrizketatzaile batek «edonork Cary Grant izan nahiko luke» esan zionean, «baita nik ere» erantzun zion aktoreak. Berria - Kultura 2004-01-18
Ahots triste baina sendoz, elkarrizketatzailearen galderei poliki erantzunez, Errenterian gertatu zitzaizkionak kontatu zituen, emoziorik falta ez zuen zehaztasun milimetrikoz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 166. orr.
Elkarrizketa hura aldez aurretik programatua zegoen arren, maila batean bai behintzat, urduri jartzen hasi nintzen: leiho bat ikusten bainuen elkarrizketatzailea eskaintzen ari zitzaidàn aukeran, eta nire esku baitzegoen hura zalbaldu edo ez. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 205. orr.
Elkarrizketatzaile izan ondotik, elkarrizketatua da orain. Berria - Euskal Herria 2004-01-18