Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkarrizketatu, elkarrizketa(tu), elkarrizketatzen 1 da/du ad bi nahiz gehiago lagunek elkarrizketa bat izan; norbaiti elkarrizketa bat egin.

Oton II.a eta Konrado Borgoniako erregea Italiara iritsi zirenean, Italiako jaunekin elkarrizketatu ziren Veronan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 209. orr.

Zizeronek asmatu zuen, Atenasen gaztaroan berak egin egonaldian, Eszipion Emiliano famatuarekin elkarrizketatu zirela aitzindari handiaren adineko hiruzpalau adiskide eta beste horrenbeste lagun gazte, erromatar idazlea bera zutela tartean lekuko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 22. orr.

Turkian agintean den Justizia eta Garapenaren Alderdiko buruzagiekin elkarrizketatu zen Hamaseko politburoko buruzagi Khaled Meshaal.  Berria - Mundua   2006-02-17

Badakigu hainbat aldiz elkarrizketatu zela isilean Frantziskorekin, bere behin betiko erabakia hartu aurretik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

Hainbat arduradunekin elkarrizketatu ondoren, esportaziorako laguntzak eteteko aukerari ateak zabaldu zizkion Fischlerrek.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

Denbora horretan, hiru komunitatetako 730 pertsona inguru elkarrizketatu zituen.  Berria - Gaiak   2004-06-06

Ikasleoi banaka deitzen zigun, eskolako orduetatik kanpo, gurekin buruz buru elkarrizketatzeko, han gela barruan, edo eskola inguruan paseo bat eginez.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 25. orr.

Batzuk kexu ziren inork elkarrizketatu nahi ez zituelako, beste batzuk elkarrizketa gehiegi egiten zizkietelako.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 137. orr.

Jorge Oteiza eta Julio Caro Baroja gaztelaniaz elkarrizketatu zituzten.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 59. orr.

Goizeko hamaiketan, behar zituen datuak zorroan zituela, Mutxategi inguruan elkarrizketatu ziren Von Richthofen eta Juan Vigon.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 62. orr.

Hala esan zidan badaezpada ere Alejandro Andradek, Sekretariako Ministro ordeak, bidaiaren azken egunean Miraflores gobernu jauregian elkarrizketatu nuenean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 40. orr.

Programaren arduradunek hamabostero elkarrizketatuko lukete presoa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Dagoeneko elkarrizketatua nauzu besteekin, ez dakit esan dizuten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 241. orr.

Gaur, biper-solas eta eta besta honi buruz elkarrizketatzen dugu Ramuntxo Lekuona.  Herria   2001-10-25

Nik, idazleak elkarrizketatzera joan eta pertsonekin egin dut topo.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 13. orr.

Elkarrizketatuetako batek, Isham Rashafik, hitz bortitzak botako ditu errefuxiatuen inguruan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 74. orr.

Lan hura afektibitateak gidatu zuen, eta idazle hark maite egiten zuen elkarrizketaturiko kantari bakoitza, aipaturiko kantu bakoitza.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 121. orr.

Adeitsua da oso, eta beste 'izar' batzuek ez bezala, nahierara elkarrizketatu du Berriak.  Berria - Kirola   2006-04-01

-Mesedez, ez nazak Egunkaria-rako elkarrizketatzen nuen jendaila horren maila berean jar -arranguratu nintzaion.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 116. orr.

Baldintza jakin batzuen barruan, ETArekin elkarrizketatzea derrigorrezkoa dela aitortzen da.  Berria - Harian   2006-01-07

Bestalde, alderdi abertzaleekin elkarrizketatzearen alde agertu zen, «moderatuak badira, arauak betetzen badituzte eta Espainia konstituzionalaren balorazio ona egiten badute».  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

«Begietara begira hitz egiten zidan, nigan konfiantza aurkitu zuen eta errespetua zegoen», azaldu zuen atzo Stonek, filma erakutsi ostean, baina disidenteak elkarrizketatzean «tentsio uneak» izan zirela aitortu zuen.  Berria - Kultura   2004-09-19

2 (era burutua izenondo gisa)

Han ez genuen gudurik behar, are gutxiago sarraskirik, irtenbide elkarrizketatu bat baizik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 17. orr.

Idazle elkarrizketatuak biluztu egin dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 12. orr.

Elkarri mugimenduak bere eginkizuna bete duela uste du Jonan Fernandezek, konponbide elkarrizketatuaren eta akordioaren aldeko iritzia zabaldua dagoelako gizartean eta eragile politikoen artean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Armak utzi ondoren bakarrik abia daitekeela ETAren amaiera elkarrizketatua eta amaiera ordain politikorik gabekoa izanen dela.  Berria - Harian   2005-06-23

Zapaterori azpimarratu zion euskal gatazka modu demokratikoan eta elkarrizketatuan konpontzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Elkarrizketatuek garai ezberdinetan erabaki zuten euskara ikasten hastea.  Herria   2005-02-17

Elkarrizketatuek zioten hemengo jendeak beti pleini zirela, ez zekitela pobrezia zer zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 295. orr.

Elkarrizketatzaile izan ondotik, elkarrizketatua da orain.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus