Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkarrizketa (5.505 agerraldi, 227 liburu eta 2,276 artikulutan; ETCn 63.874 agerraldi; orobat elkarhizketa g.er.) 1 iz zerbaitez mintzatzeko, bi nahiz gehiago lagunek egiten duten solasaldia; norbaitekin, zerbaiten berri jakiteko edo zerbaiti buruz bere iritziak izateko, egiten den solasaldia.

Ezin nintzen jabetu elkarrizketa haren gaiaz, Brightmanek bere solaskide ikusezinak baino gutxiago hitz egiten baitzuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.

EAJk Vatikanoarekin izandako elkarrizketetan Aita Alberto Onaindiak Valerio Valery Parisko nuntzio apostolikoa izan zuen solaskide.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 31. orr.

Film bateko elkarrizketa batean esandako esaldi batez oroitu naiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

Elkarrizketa guztia entzuna zuen atearen bestaldetik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 161. orr.

Elkarrizketa konfiantza giroan garatu izanak ausartagotu egin zuen eta, irribarre urduri batez, esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.

Kasik beti asteburuko kirol emaitzetan mugatzen ziren aita eta semearen arteko elkarrizketak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 38. orr.

Elkarrizketa beti da kontra-hizketa, arrazoiketan elkar probatzea eta tentatzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Raimundo Silva ez dago lasai, baina lasai dagoela ematen du, elkarrizketak hartu duen norabide ustekabekoak eragiten dion nahasteari esker.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 107. orr.

Doinu atsegina zuten elkarrizketa bakarrak guardekikoak ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 139. orr.

Elkarrizketaren jakintza besterik ez dela politika erran baitzuen naski behin Hannah Harendtek, ez ote genioke azkenean galdegin behar geure buruari ez ote gaituen halako enorantzia zerbaitek kutsatu euskaldunak oro?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 26. orr.

Meza ondoan Josefinarekin egindako bakarrizketa -ezin elkarrizketa erran- elkorraren jakitun egin nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.

Elkarrizketa biziki ongi iragan zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 221. orr.

Gogoa dun elkarrizketari berrekiteko.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 35. orr.

Romanek ez zidan hitzik aipatu aurreko eguneko elkarrizketaz, eta Karmenek nahikoa lan bazuen biharamunari aurre egiten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 92. orr.

Baina utz dezagun elkarrizketa hau, hemendik aurrera inoiz ez dugu gai honetaz berriro hitz egingo.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 404. orr.

Elkarrizketa 1957ko otsailean argitaratu bazen ere uste izatekoa da 1956an egin zela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 288. orr.

Orain dela hiru bat urte, Anthony Perkins aktoreari elkarrizketa bat egin zioten seriotzat har zitekeen telesaio batean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.

Elkarrizketa pare bat egin, garagardo bat patxadaz edan, eta etxera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.

Zerorrek eskatu duzun elkarrizketara berandu agertzea ez da itxura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

Ezin da alferrik galdu elkarrizketarako aukera.  Berria - Harian   2005-02-19

Elkarrizketarako printzipioak, metodologia eta agenda adosten badira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Kulturako erredaktoreak grabagailu bati eragiten zion aitzin eta gibel, elkarrizketa bat papereratzen ari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

Kratilo elkarrizketan mintzaira da aipagai: naturaz ala hitzarmenez da adierazle?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.

Sinposioa elkarrizketan irudikatzen du Platonek edertasunari buruzko teoria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 237. orr.

Zizeronen elkarrizketak Jakinduriaren bilaketa eta jabetza aholkatzen zuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Bertie Ahern Irlandakoarekin izandako elkarrizketen ostean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Badirudi gehienek pentsatzen dutela gatazkak elkarrizketaren bidez konpondu behar direla.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

-Barkatu, jaun agurgarri hori, baina berriro itzularazi nahi zintuzket lehengo elkarrizketaren harira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 461. orr.

Elkarrizketaren haria galtzekotan ginen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 33. orr.

Azkenerako ez genuen ezagun berriak ematen, aspaldiko lagunak baino, hain naturala zen gure elkarrizketaren tonua.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 94. orr.

Elkarrizketak iraun zuen denbora guztian Txitxikov bisitaria aztertzen aritu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 430. orr.

ETArekiko elkarrizketaren balioa ere handitu egin da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Urteak dira The Paris Review aldizkariak Vladimir Nabokov, George Seferis, W.H. Auden, Anthony Burgess, Jack Kerouac, John Updike eta beste hainbati egindako elkarrizketak irakurri nituela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 10. orr.

Alde anitzeko elkarrizketak abiatzeko adostasunak lortzeko garaia dela.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Elkarrizketa atsegina edozein jaki baino gozoagoa da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.

Gogora etorri zitzaion arratseko argitasun berogarrian izaniko elkarrizketa atsegin eta mamitsua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 528. orr.

Gero elkarrizketa luze, nahasi bat etorri zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 141. orr.

Amatxirekiko elkarrizketa luzeak -behin baizik gertatu ez bazen ere- husturik utzi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 111. orr.

Ni, elkarrizketa sakon horietan, isilik geratzen nintzen; ez nintzen ezer esatera ausartzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.

Egun batzutara itzuliko naiz berriro, "señor Santiago" deitzen dioten zahar bati elkarrizketa bero bat egitera: gaztetan pertsona bat hil zuen matxetearekin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 26. orr.

Desengainu itzela hartuko zuen inoiz harekin elkarrizketa serio bat edukitzea lortzen bazuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 107. orr.

Sekula izan dudan elkarrizketarik nekagarrien eta gogorrenetako bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 162. orr.

Ordubete eman zuten elkarrizketa bizian, azkenik ohera joatea erabaki aurretik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 78. orr.

Elkarrizketa biziak ziren, pertsonalak, eta idazleek mingainean arantzarik gabe erantzunak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 10. orr.

Eta beste giza ahots batzuk entzuteko ere bai, geure arteko elkarrizketa monosilabiko haiekin aspertzen hasita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 178. orr.

Elkarrizketa metafisikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.

Hutsegiteen zuzentzeaz eta zuzenketen hutsegiteaz aldez aurretik eduki zuen elkarrizketa labirintiko samarrean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 54. orr.

Kurt, filmatze-taldeko partaide gehienak bezala, ezkertiarra zen, nabarmena zenez, baina ez zuten gai politikoa behin ere ukitu, haien arteko elkarrizketa etilikoetan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.

June-ren hileta-egunekoa alde batera utzita, bere amaren South Orange-ko etxean (New Jersey-n) izan nuen berarekin azkeneko elkarrizketa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.

Ikustearen ikusteaz, halako konfiantza hartu bainuen Hipokrates jaunarekin, eta noiznahi izaten bainituen harekin alegiazko elkarrizketak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 79. orr.

Benetako elkarrizketa eta negoziazioa beste lekuetan baino errazagoa izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Bilintxen bertsoak maitasunezko elkarrizketa bat ziren, baserri baten jabearen eta maizterraren alabaren artekoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 107. orr.

Telefonozko elkarrizketa hori izan zen amaiera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 135. orr.

Ez berba gutxi batzuk, baizik eta taxuzko elkarrizketa bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

Bakarkako elkarrizketa samurretan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 231. orr.

Lagun arteko elkarrizketa batean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 13. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erkidego bakoitzeko proiektuekin elkarrizketa garaia heldu da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Alderdien arteko elkarrizketa mahaia eratzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

Joseba Sarrionandiak geroztik kontatu du -Hasier Etxeberriarekiko elkarrizketa-liburu aipatu horretan- huraxe izan zela euskaraz idatzita ikusi zuen lehenengo testuetako bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 95. orr.

Ipar eta Hego Korea, Japonia, Txina, Errusia eta AEBek beste elkarrizketa saio bat hasi zuten atzo Piongiangen ahalmen nuklearraz.  Berria - Mundua   2004-06-24

Elkarrizketa zatiak baino ez zaizkio heltzen leihatila erdi-irekitik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 45. orr.

Elkarrizketa lagin xume honetatik igarri ahal dugunez, dohain eta bertute handien jabe ziren gure alienigena aknedun haiek: ninfomanoak, txoriburuak, auzokalteak...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 97. orr.

Erraza da zuen aitonaren elkarrizketa-prozesua.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 159. orr.

Proposatzen den elkarrizketa dinamikak eraikitzailea behar du izan eta aipatutako oinarri hauekin nahikoa da akordio zabala bilatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanak, zuzenak eta zeharkakoak, ugariak izan dira frankismoaz geroztik; baina behin baino ez dute egin elkarrizketa prozesu formala.  Berria - Harian   2006-01-07

Maximilian plazako eguzkia eta elkarrizketa-hots alaia atzean utzita, isilean zeharkatu genuen garagardotegi iluna.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 102. orr.

Gogoan dut, eskaileretan behera gindoazela, Rositak eguraldiaren zeraren bat izan zuela elkarrizketa-makulu.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 101. orr.

Elkarrizketa bidez arazoa ezin dutela konpondu ikusita, auzitegitako bidea hartu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kale elkarrizketak nonahi, auzokidea sufrimenduaren irudi bilakatua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 31. orr.

Hala esan zuen atzo Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak irrati elkarrizketa batean.  Berria - Harian   2005-12-03

Telefono-elkarrizketa amaitu egin zen, eta Tomek nor nintzen azaldu zionean, Harry Brightman altxatu egin zen besaulkitik eta eskua eman zidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.

5 elkarrizketa gai (orobat elkarrizketagai g.er.)

Zeren, berau ere Louvren sekula izan gabea dela jakin orduko, aldatu egin baita, Jainkoari esker, mahai inguruko gure elkarrizketa-gaia: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 115. orr.

Abando hoteleko elkarrizketa gaia zen EAJk eta PSOEk koalizioa egingo ote duten hipotesia.  Berria - Harian   2005-04-18

Dena den, idazten segitzen baldin badugu, gero ez dugu elkarrizketa gairik izango, gure irudimena oso mugatua baita.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 74. orr.

Nadia isildu zen, eta, handik aurrera, ez zuen ekarri solasera Mikel Strogoffen egoera berezia gogoraraz zezakeen elkarrizketa gairik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 192. orr.

Hanka bat atera egin du taldeko elkarrizketa gai jakinetatik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 28. orr.

Ez zegoen beste elkarrizketa-gairik, ezta espaziorik ere etxe hartan emakumearentzat; umeak Antoniori zion atxikimendua, gainera, geroz eta handiagoa zen, eta amarekiko urruntasuna neurri berean zihoan zabaltzen, antza.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

adierazi zuen elkarrizketa (5); alderdien arteko elkarrizketa (44); argitaratu zen elkarrizketa (5); argitaratutako elkarrizketa (12); argitaratutako elkarrizketa batean (9); ari den elkarrizketa (5); artean elkarrizketa (24); arteko elkarrizketa (221); arteko elkarrizketa beharrezkoa (6); arteko elkarrizketa eta (8); arteko elkarrizketa mahaia (14); askoren arteko elkarrizketa (6); azken elkarrizketa (5); baina elkarrizketa (15); bakarra elkarrizketa (10); baldintzarik gabeko elkarrizketa (16); batek elkarrizketa (5); bazterketarik gabeko elkarrizketa (24); benetako elkarrizketa (26); beste elkarrizketa (10); beste elkarrizketa bat (5); bi elkarrizketa (8); bien arteko elkarrizketa (10); buruzko elkarrizketa (13); da elkarrizketa (31); dela elkarrizketa (5); den elkarrizketa (17); denen arteko elkarrizketa (5); dio elkarrizketa (9); dituen elkarrizketa (10); du elkarrizketa (25); duen elkarrizketa (27); dugu elkarrizketa (10); dut elkarrizketa (7); dute elkarrizketa (6); duten elkarrizketa (6); duzu elkarrizketa (5); edo elkarrizketa (9); egin zion elkarrizketa (7); egin zioten elkarrizketa (8); egindako elkarrizketa (66); egindako elkarrizketa argitaratu (6); egindako elkarrizketa batean (18); eginiko elkarrizketa (20); eginiko elkarrizketa batean (9); egunkariari eskainitako elkarrizketa (5)

elkarrizketa abiatzea (7); elkarrizketa abiatzeko (9); elkarrizketa aldarrikatu (8); elkarrizketa amaitu (7); elkarrizketa argitaratu (9); elkarrizketa bat (106); elkarrizketa bat egin (13); elkarrizketa bat egiteko (5); elkarrizketa batean (227); elkarrizketa batean adierazi (9); elkarrizketa batean egin (6); elkarrizketa batean esan (10); elkarrizketa baten (20); elkarrizketa behar (9); elkarrizketa beharrezkoa (13); elkarrizketa beharrezkoa dela (8); elkarrizketa berean (9); elkarrizketa bide (11); elkarrizketa bidea (8); elkarrizketa bideak (8); elkarrizketa bideari (6); elkarrizketa bideratzeko (5); elkarrizketa bidez (13); elkarrizketa bidezko (7); elkarrizketa biziak (5); elkarrizketa bukatu (9); elkarrizketa bultzatu (5); elkarrizketa bultzatzea (6); elkarrizketa bultzatzeko (11); elkarrizketa da (25); elkarrizketa dela (26); elkarrizketa dinamika (7); elkarrizketa edo (9); elkarrizketa egin (42); elkarrizketa egin nahi (6); elkarrizketa egin zion (6); elkarrizketa egin zioten (5); elkarrizketa egitea (5); elkarrizketa egiteko (9); elkarrizketa egiten (7); elkarrizketa egitera (6); elkarrizketa egon (5); elkarrizketa eman (6); elkarrizketa entzun (7); elkarrizketa ere (8); elkarrizketa eskaini (8); elkarrizketa eskatu (12); elkarrizketa eskatzen (10); elkarrizketa eskatzen du (5); elkarrizketa eta (194); elkarrizketa eta akordio (7); elkarrizketa eta akordioa (8); elkarrizketa eta akordioaren (8); elkarrizketa eta eztabaida (6); elkarrizketa eta negoziazio (22); elkarrizketa eta negoziazioa (11); elkarrizketa eta negoziazioaren (7); elkarrizketa eten (6); elkarrizketa ez (18); elkarrizketa ezinbestekoa (7); elkarrizketa falta (5); elkarrizketa foro (5); elkarrizketa foroa (6); elkarrizketa gune (5); elkarrizketa guztietan (8)

elkarrizketa haiek (11); elkarrizketa haren (8); elkarrizketa hartan (15); elkarrizketa hasi (11); elkarrizketa hasteko (9); elkarrizketa hau (21); elkarrizketa hauek (5); elkarrizketa hori (35); elkarrizketa horiek (10); elkarrizketa horien (7); elkarrizketa horren (14); elkarrizketa horretan (16); elkarrizketa hura (29); elkarrizketa irekia (5); elkarrizketa izan (16); elkarrizketa labur (9); elkarrizketa luze (18); elkarrizketa luze eta (5); elkarrizketa luzea (8); elkarrizketa luzeak (8); elkarrizketa mahai (28); elkarrizketa mahai bat (11); elkarrizketa mahai baten (5); elkarrizketa mahaia (38); elkarrizketa mahaia eratzeko (10); elkarrizketa mahaiak (5); elkarrizketa mahaian (14); elkarrizketa mahaiaren (9); elkarrizketa mahaien (6); elkarrizketa mahaira (7); elkarrizketa moduan (5); elkarrizketa nahi (8); elkarrizketa oso (5); elkarrizketa politikoa (24); elkarrizketa politikoak (10); elkarrizketa politikoan (5); elkarrizketa politikoaren (15); elkarrizketa politikoari (7); elkarrizketa politikorako (7); elkarrizketa prozesu (35); elkarrizketa prozesu bat (12); elkarrizketa prozesu baterako (5); elkarrizketa prozesu zabal (5); elkarrizketa prozesua (26); elkarrizketa prozesua abiatzeko (5); elkarrizketa prozesuak (12); elkarrizketa prozesuan (5); elkarrizketa prozesuaren (5); elkarrizketa prozesuari (5); elkarrizketa soziala (11); elkarrizketa sozialaren (7); elkarrizketa sozialari (6); elkarrizketa txanda (12); elkarrizketa ugari (8); elkarrizketa zintzoa (9)

eman zuen elkarrizketa (5); emandako elkarrizketa (14); emandako elkarrizketa batean (11); erakundeen arteko elkarrizketa (5); ere elkarrizketa (11); eskainitako elkarrizketa (52); eskainitako elkarrizketa batean (49); eta elkarrizketa (169); eta elkarrizketa eta (8); etarekin elkarrizketa (21); etaren arteko elkarrizketa (6); etbri eskainitako elkarrizketa (5); euskadiri eskainitako elkarrizketa (8); gabeko elkarrizketa (52); gainditzea elkarrizketa (5); gainditzeko elkarrizketa (5); gatazka gainditzeko elkarrizketa (5); gizarte elkarrizketa (9); grabatutako elkarrizketa (8); gure arteko elkarrizketa (5); gure elkarrizketa (22); guztien arteko elkarrizketa (17); haien elkarrizketa (5); hainbat elkarrizketa (7); irrati elkarrizketa (7); irrati elkarrizketa batean (5); irratiari eskainitako elkarrizketa (8); izandako elkarrizketa (28); konpontzeko elkarrizketa (6); lehen benetako elkarrizketa (6); lehen elkarrizketa (9); lehendabiziko elkarrizketa (5); nuen elkarrizketa (9); politikoen arteko elkarrizketa (6); telefono elkarrizketa (11); zen elkarrizketa (36); zen elkarrizketa batean (6); zion elkarrizketa (19); zioten elkarrizketa (8); zioten elkarrizketa batean (6); ziren elkarrizketa (6); zuen elkarrizketa (58); zuen elkarrizketa batean (12); zuten elkarrizketa (6)

alderdien arteko elkarrizketak (10); aljerko elkarrizketak (5); arteko elkarrizketak (65); bake elkarrizketak (20); buruzko elkarrizketak (7); du elkarrizketak (8); egindako elkarrizketak (16); eginiko elkarrizketak (10); elkarrizketak abiatu (6); elkarrizketak abiatzeko (5); elkarrizketak aurrera (5); elkarrizketak berriz (7); elkarrizketak bertan (7); elkarrizketak bertan behera (7); elkarrizketak egin (7); elkarrizketak egiteko (5); elkarrizketak egiten (13); elkarrizketak entzun (6); elkarrizketak ere (8); elkarrizketak eta (31); elkarrizketak eten (7); elkarrizketak ez (12); elkarrizketak hasi (20); elkarrizketak hastea (5); elkarrizketak hasteko (10); elkarrizketak izan (15); elkarrizketak izango (5); eta elkarrizketak (29); etarekin elkarrizketak (10); gure elkarrizketak (5); inguruko elkarrizketak (5); izandako elkarrizketak (10); zuen elkarrizketak (6)

agentziari eskainitako elkarrizketan (5); argitaratutako elkarrizketan (23); arteko elkarrizketan (8); egin zioten elkarrizketan (17); egindako elkarrizketan (54); eginiko elkarrizketan (18); egunkariari emandako elkarrizketan (9); egunkariari eskainitako elkarrizketan (11); elkarrizketan adierazi (13); elkarrizketan adierazi zuenez (9); elkarrizketan azaldu (6); elkarrizketan egin (8); elkarrizketan egin zituen (8); elkarrizketan esan (11); elkarrizketan esan zuenez (5); elkarrizketan eta (14); elkarrizketan oinarritutako (6); elkarrizketan parte (13); elkarrizketan parte hartu (6); emandako elkarrizketan (22); emaniko elkarrizketan (5); eskaini elkarrizketan (5); eskainitako elkarrizketan (80); eta elkarrizketan (8); etbn egindako elkarrizketan (6); euskadin egindako elkarrizketan (13); euskadiri eskainitako elkarrizketan (12); irratian egindako elkarrizketan (5); irratiari eskainitako elkarrizketan (16); izandako elkarrizketan (7); kateari eskainitako elkarrizketan (6); zion elkarrizketan (7); zioten elkarrizketan (17); zuen elkarrizketan (10)

arteko elkarrizketarako (7); du elkarrizketarako (6); elkarrizketarako aukera (9); elkarrizketarako borondate (7); elkarrizketarako borondatea (12); elkarrizketarako deia (11); elkarrizketarako deia egin (9); elkarrizketarako eta (26); elkarrizketarako jarrera (8); elkarrizketarako prest (5); elkarrizketarako prestutasuna (5); eta elkarrizketarako (31)

alderdien arteko elkarrizketaren (5); arteko elkarrizketaren (20); bazterketarik gabeko elkarrizketaren (5); da elkarrizketaren (6); du elkarrizketaren (6); elkarrizketaren alde (53); elkarrizketaren alde egin (9); elkarrizketaren aldeko (58); elkarrizketaren aldeko apustua (13); elkarrizketaren beharra (9); elkarrizketaren berri (6); elkarrizketaren bidea (24); elkarrizketaren bidetik (11); elkarrizketaren bidez (51); elkarrizketaren bidez konpondu (7); elkarrizketaren bidez konpontzeko (7); elkarrizketaren bitartez (9); elkarrizketaren eta (37); elkarrizketaren eta negoziazioaren (5); elkarrizketaren harira (5); elkarrizketaren ostean (6); ere elkarrizketaren (7); eta elkarrizketaren (50); eta elkarrizketaren alde (13); eta elkarrizketaren aldeko (9); eta elkarrizketaren bidea (6); gabeko elkarrizketaren (9); gure elkarrizketaren (5); izandako elkarrizketaren (13)

arteko elkarrizketari (11); arteko elkarrizketatik (6); arteko elkarrizketek (6); arteko elkarrizketen (13); arteko elkarrizketetan (10); bake elkarrizketei (10); bake elkarrizketei berriz (5); bake elkarrizketen (6); da elkarrizketarik (6); elkarrizketari ateak (7); elkarrizketari buruz (8); elkarrizketari ekin (7); elkarrizketari ekiteko (5); elkarrizketari eta (5); elkarrizketari uko (6); elkarrizketarik ez (10); elkarrizketarik eza (5); elkarrizketarik gabe (8); elkarrizketatik eta (6); elkarrizketatik kanpo (5); elkarrizketei berriz (8); elkarrizketek porrot (7); elkarrizketek porrot egin (7); elkarrizketen bidez (6); elkarrizketetan ez (5); elkarrizketetan parte (10); elkarrizketetan parte hartu (5); eta elkarrizketari (6); eta elkarrizketen (6); eta elkarrizketetan (10); ez da elkarrizketarik (5); izandako elkarrizketen (7); izandako elkarrizketetan (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus