Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkarreragin1 1 iz elkarrekiko eragina.

Elkarrekiko mendekotasunaren usadiozko ikusmoldearen arabera, zeina merkataritza-trukeei lotutako elkarreraginetan oinarritzen baita, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Elkarreragin pixka bat nahi nuen; horren ordez, beste zerbait lortu nuen beharbada: ikasi ahal izan nuen nola sentitzen diren ume autisten gurasoak, ia batere erantzuten ez duen ume baten aurrean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.

Arinegi edo lotsagabe samar eta bereizketarik egin gabe ibiltzen bazen elkarreragin edo erreakzioetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 73. orr.

Komunitatea (ekilearen eta jasalearen arteko elkarreragina).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 63. orr.

Hau elkarreragina da, h[au] d[a], substantzien benetako komunitate bat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 115. orr.

Hirugarren zerizana hartu behar dela baliabide moduan, bien artean, elkarreragina ez bada ere, behinik behin korrespondentzia eta harmonia eratzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 172. orr.

Kontu handia izan zuen kolorearen ikusmenaz berak eraikitako teoriari Retinex teoria deitzen, hala zeharka adierazten baitzuen elkarreraginerako gune asko izan zitezkeela erretinaren eta kortexaren artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Honek esan nahi du adigaiok direla guk zerbait gauza gisa pentsatzeko baliabidea, eta beraz, handitasun determinatu edo kantitate gisa, substantzia edo akzidente gisa, kausa edo efektu gisa, elkarreragin osoan dauden substantzia gisa pentsatzeko baliabidea direla.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

Garapen soziokulturalera bultzatzen duen indar eragilea giza izaera komunaren eta natur ingurunearen arteko elkarreraginean datza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.

Irudiaren eta pertsonaren edo egoeraren ezaugarrien arteko elkarreraginarekin du lotura atseginak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 281. orr.

Kontrastea: argitasunaren eta ertzen arteko elkarreragina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Proiekzioen soinuek, arkitekturarekin elkarreraginean, giro akustiko inguratzailea sortzen dute, eta ikuslea beren baitara biltzen.  Berria - Kultura   2004-06-22

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Liberalismo berria, oroz gain, munduko ekonomiaren aldaketen eta nazio-ekonomietako sektore desberdinen arteko indar-harremanen bilakaeraren arteko elkarreragin dinamikoaren emaitza da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Bi aldeen arteko harreman psikologikoa ez da etsaitasunetik aurreko elkarreragin sortzailera itzultzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

Badela autista guztiengan arazo nagusi bat, ezintasun-hirukote konstante bat: elkarreragin sozialerako ezintasuna, hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako ezintasuna, jolas eta irudimenezko jardueretarako ezintasuna.baliteke ezaugarri autisten artean elkarreragin korapilatsua (eta potentzialki sortzailea) gertatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

Ez dutela trebetasunik biren arteko harreman pertsonalak sortzeko eta haiei eusteko, eta, halaz guztiz, nahiko irismenean dituztela errutinako elkarreragin sozialak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 266. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lanbideko parametroez neurtuz gero, arrakasta izugarria du, baina giza elkarreraginak -gizartekoak, sexualak- ez ditu "harrapatzen".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus