Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkarrekintza 1 iz elkarrekiko ekintza.

Argi eta garbi erakutsi du ekosistemen eta giza komunitatearen arteko elkarrekintzak arazo bat eragiten duela giza harremanen esparruan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 74. orr.

Botere publikoen eta gizarte eragileen arteko elkarrekintza eta lankidetza.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.

Proteinen arteko elkarrekintza eragozteko moduak.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Horretarako hiru belaunaldiren arteko elkarrekintza eskatzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 326. orr.

Quarken elkarrekintzetan agertzen den askatasun asintotikoa.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Tximinoen kasuan, adimena erabili behar dut haien elkarrekintzez jabetzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 272. orr.

Beharrezkoa zaie agerpenean substantzia guztiei, aldiberekoak diren heinean, elkarrekin izatea elkarrekintzazko komunitate osatu batean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 114. orr.

Aldiberekotasunaren oinarri-esakunea elkarrekintzaren legearen arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 113. orr.

Substantzia guztiak, espazioan aldi berean hauteman ditzakegun heinean, elkarrekintza osoan aurkitzen dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 113. orr.

Kanalak bilatu behar dira, herritarrek aukera izan dezaten konplexutasun-maila desberdinetan elkarrekintzan jardun eta aldaketak eragiteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 99. orr.

Jardunaldiek hirira ireki eta publikoarekin elkarrekintzan aritzeko espazio berriak bilatu nahi ditugu.  Berria - Kultura   2004-02-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Konputazio Afektiboa eta Elkarrekintza Adimentsuari buruzko lehen nazioarteko kongresua.  Berria - Gaiak   2006-02-07

Ikuspegi hau nahiko murrizgarria da, uste baitu unibertso fisikoa azal daitekeela soilik oinarrizko osagaien elkarrekintza material eta energiazkoei erreparatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Bai inguruko gorputzen kausazko elkarrekintza eraentzen duen legeria orokorra, eta bai horien izaera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Politika global bat ari da sortzen, elkarrekintza-sare amaigabeez horniturik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 78. orr.

· Gaixotasunak sailkatzeko hastapena alde batera uztea gorputz elkarrekintza hobesteko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 185. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Gizarte-elkarrekintza prozesu baten emaitza gisa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko elkarrekintza (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus