Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkarrekikotasun 1 iz elkarrekikoa denaren nolakotasuna.

Elkarrekikotasuna edo hark niregatik egin duen hori berarengatik egiteko borondatea izatea.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Elkarrekikotasuna gizarte primitibo askoren ezaugarria da: jarduera ekonomikoak pertsona batek beste pertsona bati egiten dizkion emaitza eta ordain-emaitzen kate batean txertatzen direla esan nahi du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Antzinaroko lehen inperioak eta haien aurreko gizarte primitiboak, oro har, merkatua ezagutzen zuten arren, bestelako oinarrien arabera zeuden antolatuak, elkarrekikotasunean, birbanaketan eta autarkian hain zuzen ere.Arlo zibilean nahiz merkataritzakoan, kontratuen onustea, elkarrekikotasuna eta berdintasuna dira beharren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Adimenduaren eta borondatearen arteko elkarrekikotasuna, subjektu bihurtutako egiaren aldeko erradikaltasuna, horrek egin zuen jatorrizko ETA hura hain iraultzailea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 129. orr.

Horretarako, baina, elkarrekikotasunez jokatu, eta preso sahararrak askatzeko eskatu dio Marokori.  Berria - Harian   2005-08-27

Elkarrekikotasunezko erlazio hori etnismoaren eta hizkuntzaren artean gauzatzen da, hain zuzen: gizarte lotura dela eta, erkidego linguistikoa sortzen da, eta agian, ezaugarri erkide batzuk hizkuntza osoaren gainean hedatzen dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 271. orr.

Antzezlan bateko edozerk eragin ziezaiokeen negarra: janzki ñimiñoek, maitasun bateraezinak nahiz elkarrekikotasunezkoak, limurkeriak, araztasunak, otseinen leialtasunak, ezkontzek, triangeluek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.

2 (izenlagunekin)

Lehen begiratuan argi nabari da ezinezkoa dela Haren eta Beraren sorkarien artean inolako erlaziorik izatea, zeren bi egokitzeren propietateetako bat erabateko elkarrekikotasuna baita.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 127. orr.

Oro har, ez dago puntuz puntuko elkarrekikotasunik, oso bestela, zeharbidezko elkarrekikotasunen ugaritasun nabari bat baizik: ikusmen-sistemak ez du aski informazioa kopiatzea, maila bakoitzean erabat tratatzen du berriro informazio hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez da denboraz kanpoko forma izango, baizik eta denborazko sail askoren arteko elkarrekikotasun eskema.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus