Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkarlotura iz lotura, elkarrekiko lotura.

Zer esan, gainontzeko harremanei buruz, neba-arrebak, aita-amaginarrebak eta suhi-errainak, eta hainbat ahaide eta kideren arteko elkarloturari buruz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 270. orr.

Adiskidantza deseginez gero, ezin iraungo dute ariman ezkontzaren loturek, ez ahaidegoaren edota kidegoaren lokarriek, hauetan ere lagunarteko elkarlotura baitago.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 269. orr.

Errepresentazio soil gisa ahalmen elkarlotzaileak ezartzen dituen elkarloturaren legeen menpean baino ez daude.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 78. orr.

Esperientzia, hautemapenen beharrezko elkarloturaren errepresentazioaren bidez baino ez da ahalgarria.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 103. orr.

Arrazoimenaren postulatu logikoa da adigai batek bere baldintzekin duen elkarlotura, alegia, jadanik adigaiari atxikitzen zaion elkarloturari adimenaren bitartez segitzea eta ahalbait urrun jarraitzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 191. orr.

Hala eta guztiz ere, biak bereizten ditut bien arteko elkarlotura dinamikoaren denbora-hartuemanaren bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 111. orr.

Agerpenen kausa-elkarloturaren oinarri-esakunea beroien segidara zedarriztatuta dago gure formulan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beharrezko elkarlotura (3); duen elkarlotura (5); elkarlotura da (3); elkarlotura hori (3); elkarlotura oro (4); eta elkarlotura (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus