Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenik, guri gogor eta trinko iruditzen zaizkigunek euren artean gakotuago egon behar dute, adarkadura sarriz elkarlotzen direla. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 123. orr.
Bi-biak, goiko eta beheko fakultateak, sakonki elkarloturik aurkitzen dira. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.
Orduan ikusiko du zeinen ongi eraikia zegoen gurdia eta zeinen egoki elkarlotuak bera galbidera zeramatzaten eta hainbat eragozten zuten atal haiek. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 207. orr.
Ekonomiaren zikloekin elkarloturik doa garapen teknologikoa. Berria - Ekonomia 2006-05-05
Hain dago egon ere elkarloturik zain, haragi, nerbio eta hezurretan, ezen hortzek ere sentimena baitaukate. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 205. orr.
Gainerako hemeretzi kiloak, gakoak eta zutabeak elkarlotzen zituzten ziriak egin eta zutabe-gainak estaltzeko erabili ziren. Elizen arteko biblia Ir 38,28
Aldaketa guztiak kausa eta efektua elkarlotzen dituen legearen arabera gertatzen dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 107. orr.
Ezerk ez ditu hilketak elkarlotzen, elkarrengandik bereizten, pista baliagarririk ematen: ez biografiak, ez hamaseiren bizitzetatik inoiz pasatu zen gizon edo emakumerik, denak elkarlotuko zituenik. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 65. orr.
Zerizan bakoitzean bere osagaiak (essentialia) materia dira; hauek gauza batean elkarlotzen diren era forma esentziala da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 130. orr.
Garapenaren eta bilakaeraren adigaiak: hauek uzten digute sakabanatutako gertaera batzuen segida berriro elkarlotzen, hastapen antolatzaile bakar eta berberarekin erlazionatzen, bera bizitzaren ahalmen eredugarriaren menpean ipintzen. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.
Saramagoren nobela bakoitza autonomoa da, gainerakoekin zerikusirik ez duena, itxuraz, eta hala ere, hari fin batek elkarlotzen ditu guztiak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 13. orr.
Ez dakit non irakurria dudan, itsas ertzean bizi den jendeak era berezi batez elkarlotzen dituela errealitatea eta fantasia. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 204. orr.
Unamuno-ren jarrera berria euskarari buruz guztiz ulertzeko, historiaren pentsamendu berriaren barruan ulertu behar da hori, historiak haren diskurtsoan dauzkan lau maila elkarlotuetan: historia pertsonala eta unibertsala, Espainiako historia eta Euskal Herrikoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 114. orr.
elkarlotzen dituen (3); elkarlotzen duen (3); elkarlotzen duena (3)