Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Honetan datza arrazoimenaren benetako boterea: agerian jarri eta bere zabalera guztian baliaraztea, bai ideien eta, bai egintzen elkarkuntzak, beren baitan adigarri izan litezkeela. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 19. orr.
Uste baduzu suaren eta lurraren gorputza eta airearen aurak eta uraren jariotasuna elkarkuntzan euren izaera batere ez aldatzeko moduan batzen direla, ezingo zaizu haietatik ezein gauza sortu, ez animadunik ez zuhaitza bezalako gorputz animagaberik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 75. orr.
Itzulera hau amaigabea denez gero, orduan bera heltzen den puntuko osakide (zati) guztiak agregatu gisa barnebilduak daude osoki jakinean, baina ez zatiketaren ilara osoa, hurrenez hurren amaigabea dena eta inoiz ez osoa, eta ondorioz, kopuru amaigabea ere ez dena, eta ezein elkarkuntza aurkeztu ezin duena osoki batean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 198. orr.