Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkarkidetza 1 iz elkarkidetasuna.

Elkarlaguntza, elkarkidetza eta elkartasuna oinarri dutela, elkarrekiko errespetuan eta behetik gora eraiki beharrekoa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Arazo kurdua horietako bat da eta lau estatuen Turkia, Iran, Irak eta Siria lurralde batasuna hausten ez duen konponbidea behar da, beti ere, elkarkidetza eta berdintasuna bermatuko dituena.  Berria - Mundua   2004-10-03

Bigarren Elkartasun Asteak elkarkidetza sustatu nahi du munduan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Horrekin, filosofiaren eta teologiaren elkarkidetzaren inguruan aurretik egon zen jarrera baikorra zeharo hondatuta gelditu, eta nonahi giro susmagarria hedatu zen luzaro.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.

Erlijioen arteko elkarkidetza.  Berria - Kultura   2004-04-07

Idazleen arteko adiskidetasuna eta elkarkidetza eragitea.  Berria - Kultura   2004-04-24

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak aurkeztutako dokumentuak «bakearen, elkarkidetzaren, eta herritarren segurtasunaren kontra egindako atentatuaren erabateko gaitzespena» adierazten du.  Berria - Harian   2005-05-27

Eusko Jaurlaritzaren eta kontsulen ordezkaritzaren arteko «elkarkidetza, lankidetza eta adiskidetasun harremanak» sendotzearen alde agertu zen Venezuelako kontsul nagusia.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Elkarkidetza: Kanpo zorra desagertzea, botikak merkatu, eta herri pobreetan teknologia berriak eta komunikaziorako tresnak zabaltzea.  Berria - Gaiak   2004-09-21

2 (izenondoekin)

Azken asteko protestek eragin duten krisiak kolokan jar dezake elkarkidetza ekonomikoa.  Berria - Harian   2005-04-16

EB eta estatu afrikarrak Elkarkidetza Ekonomikoaren Akordioaz (EAA) egiten ari diren negoziazioek afrikarrei egiten diete kalte, Europarekiko menpekotasuna indartzen dutelakoBizitzaren eta heriotzaren arteko elkarkidetza bitxia.  Berria - Harian   2006-01-21

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Polizia eta paramilitarren arteko elkarkidetza salaketa «frogatzeko edo gezurtatzeko» auzitegiak «bitartekorik ez» dituela esan zuen atzo epaileak.  Berria - Mundua   2004-09-17

Baionako Croises Saint-Andre taldearekin elkarkidetza hitzarmenda lortu du Athleticek.  Berria - Kirola   2004-11-18

Bere gogoz, nazioartearen begiradapean eta elkarkidetza prozesu garden batean suntsipen handiko armen programak desegingo dituzten herrialdeen artean lehena da Libia.  Berria - Mundua   2004-10-12

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horien artean, kultura, gizarte elkarkidetza, hezkuntza, gizarte gaiak, enplegua, osasuna, etxebizitza eta Justiziarako ekintza bideak ezarri ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko elkarkidetza (4); elkarkidetza eta (4); eta elkarkidetza (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus